Txirrindularitza
Berritzea
EITB MEDIA
Txirrindulari ormaiztegiarra 2022an iritsi zen Frantziako taldera, Astanatik; orain arte Cofidisen bizi izandakoa aztergai, gipuzkoarrak nabarmendu du 2022ko Euskal Herriko Itzulian lortutako etapa garaipena, bai eta 2023ko Frantziako Tourrean eskuratu zuen etapa ere.
Jon Izagirre, 2023ko uztailaren 13an, Tourrean etapa irabazi berritan. Argazkia: EFE.
Jon Izagirrek berritu egin du Cofidis taldearekin, hurrengo denboraldirako, alegia, 2025erako, astelehenean Frantziako taldeak iragarri duenez.
Txirrindulari ormaiztegiarra 2022an iritsi zen Cofidisera, Astanatik; orain arte egungo bere taldean bizi izandakoa aztergai, gipuzkoarrak nabarmendu du 2022ko Euskal Herriko Itzulian lortutako garaipena, Arrateko etapan, bai eta 2023ko Frantziako Tourrean eskuratu zuen etapa ere (Belleville-en-Beaujolaisen erdietsi zuen nagusitzea).
"Benetan, pozarren nago taldean jarraitzeagatik", adierazi du euskal txirrindulariak; Izagirrek, halaber, kontuan izanik Frantziako Tourrean dabilela eta bere ibilbidean bi aldiz lortu duela Tourrean etapa irabaztea, konpromisoa hartu du ahalegina hartzeko hirugarren garaipena ere lortzeko.
Cedric Vasseur Cofidiseko manager nagusiak, aldiz, azpimarratu du nola Jon Izagirrek jartzen duen bere esperientzia "taldearen zerbitzura", eta zehaztu du gipuzkoarrak ekarpen handia egiten duela, parte hartzen duen lasterketa guztietan.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa