Txirrindularitza
Paris 2024
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Juan Ayusok osatuko du Espainiako errepideko lasterketarako taldea. Horrez gain, erlojupeko proban ere hartuko du parte kataluniarrak.
Alex Aranbururen irudia, aurtengo Frantziako Tourrean. EFE
Albisteak (3)
Oier Lazkanok eta Alex Aranburuk Espainiak uztailaren 26an hasiko diren Parisko Olinpiar Jokoetako errepideko probarako taldean hartuko dute parte. Horiez gain, Juan Ayuso ere hautatu dute abuztuaren 3an egingo dute lasterketarako. Halaber, Kataluniako txirrindulariak ordezkatuko du Espainia uztailaren 27ko erlojupekoan.
"Oso talde ona dela uste gut, goi mailakoa. Hirurak buru-belarri eta maitasunez ari dira hitzordu olinpikoa prestatzen, eta ilusio handiz joango gara, nahiz eta oso arerio gogorrak izango ditugun: Pogacar, Evenepoel, Van der Poel edo Van Aert, besteak beste", esan du Pascual Momparler hautatzaileak.
Olinpiadetako ibilbideari dagokionez, Momparler ez da oso baikor agertu, ez delako oso gogorra: "Ez da ibilbide zaila, diseinua egiterakoan Parisko monumentuak lehenetsi dituztelako. Montmartre igo behar da, baina ez da oso zorrotza izango, nahiz eta jaitsierak sorpresaren bat ekar lezakeen. Beherako bidea estua eta oso teknikoa izanik, baliteke lasterketa apur dezakeen zigorren bat egotea. Hor egon daiteke gakoa", ondorioztatu du.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa