Txirrindularitza
2024ko Frantziako Tourra
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Berarekin batera, Juan Ayuso, Marc Soler, Adam Yates, Nils Politt, Pavel Sivakov, Tim Wellens eta Joao Almeida egongo dira.
Tadej Pogacar, aurreko edizioan. Argazkia: EFE
Tadej Pogacar txirrindulari esloveniarra izango da UAE Team-Emirates taldeko burua 2024ko Frantziako Tourrean. Pogacarrek birritan irabazi du Frantziako Tourra, 2020an eta 2021ean, eta beste birritan bigarren izan da, 2022an eta 2023an. Lasterketa ekainaren 29an hasiko da Florentzian eta uztailaren 21ean amaituko da Nizan.
Pogacarrekin batera, Juan Ayuso eta Marc Soler espainiarrak egongo dira, baita Adam Yates britainiarra ere, iazko edizioan hirugarren postuan amaitu zuena, Pogacarren atzetik. Azken horrek egungo txapeldunari, Jonas Vingegaard danimarkarrari, koroa kentzea izango du helburu.
Nils Politt alemaniarrak, Pavel Sivakov frantziarrak, Tim Wellens belgikarrak eta Joao Almeida portugaldarrak osatuko dute taldea.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa