Txirrindularitza
Dauphine Kriteriuma
EITB MEDIA
BORA-Hansgrohe taldeko esloveniarrak Lidl-Trek taldeko Giulio Ciccone italiarra menderatu du azken metroetan, eta Remco Evenepoel (Soudal), orain arteko liderra, 42 segundora helmugaratu da. Sailkapen nagusian, Roglicek 19 segundora du Evenepoel, eta Lazkano zortzigarren dago.
Primoz Roglic BORA-Hansgrohe taldeko txirrindulari esloveniarrak 2024ko Dauphine Kriteriumeko seigarren etapa irabazi du, ostiralean, Le Collet d'Allevard maila bereziko mendatean, eta sailkapen nagusiko aurreneko postura igo da eta lasterketako liderraren maillot horia jantzi du. Etapako azken metroetan, Roglicek Lidl-Trek taldeko Giulio Ciccone italiarra menderatu du, eta Remco Evenepoel (Soudal Quic-Step), orain arteko liderra, 42 segundora helmugaratu da. Sailkapen nagusian, Roglicek 19 segundora du Evenepoel, eta Movistar taldeko Oier Lazkano zortzigarren dago, 02:08ra.
76. Dauphine Kriteriumeko lehen mendiko etapa handian, ez da irten Juan Ayuso, mina hartu baitzuen osteguneko erorikoan. Azken igoera ikusgarria izan da. INEOSek jo du aurreneko erasoa, Laurens De Plusen bidez, eta BORAren erantzuna bikaina izan da, Aleksandr Vlasov segituan jarri baita belgikarraren parean. Roglic eta Ciccone saiatu dira, gerora, lasterketa-burura iristen, liderraren multzotik, eta mendatean Evenepoel ezin izan da onenekin batera ibili. Soudaleko txirrindulariak, baina, ez du amore eman, ahalik eta denbora gutxien galtzen ahalegindu da, eta maillot horia galdu badu ere, bigarren postuan dago orain sailkapen nagusian.
Vlasov ezin hobeto ibili da etapan, eta Roglicek BORAren lan ederra burutu du, garaipena eskuratuta. Euskal Herriko Itzulian jausi zenetik, aurrenekoz nagusitu da esloveniarra.
Arestian esan bezala, nabarmentzeko modukoa da zein ondo ibili den Oier Lazkano, baita Soudal taldeko Mikel Landak erakutsitako indarra ere; murgiarra giltzarria izan da Remco Evenepoel bere liderrak segundo gehiago gal ez zitzan.
Larunbatean, 2024ko Dauphine Kriteriumak zazpigarren eta azken-aurreko etapa izango du jokoan. Etapa menditsua da, 155,3 kilometrokoa, eta Albertvillen hasi eta Samoens 16n amaituko da. Helmuga maila bereziko mendatean izango da berriro.
Etapako sailkapena
1 - ROGLIC Primoz (BORA) 4:19:59
2 - CICCONE Giulio (Lidl) + 0:03
3 - VLASOV Aleksandr (BORA) + 0:11
4 - GEE Derek (Israel) + 0:13
5 - JORGENSON Matteo (Visma) + 0:17
6 - DE PLUS Laurens (INEOS) + 0:22
7 - RODRIGUEZ Carlos (INEOS) d. b.
8 - EVENEPOEL Remco (Soudal) + 0:42
9 - HAIG Jack (Bahrain) + 0:50
10 - HINDLEY Jai (BORA) + 0:53
11 - LANDA Mikel (Soudal) d. b.
15 - LAZKANO Oier (Movistar) + 1:10
Sailkapen nagusia
1 - ROGLIC Primoz (BORA) 16:47:44
2 - EVENEPOEL Remco (Soudal) + 0:19
3 - JORGENSON Matteo (Visma) + 0:58
4 - GEE Derek (Israel) + 1:01
5 - VLASOV Aleksandr (BORA) + 1:32
6 - RODRIGUEZ Carlos (INEOS) + 1:40
7 - DE PLUS Laurens (INEOS) + 1:53
8 - LAZKANO Oier (Movistar) + 2:08
9 - SCOTSON Callum (Jayco) + 2:15
10 - HAIG Jack (Bahrain) + 2:31
13 - LANDA Mikel (Soudal) + 3:08
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa