Txirrindularitza
5. etapa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Vismako Steven Kruijswijk eta Dylan van Baarle ospitalera eraman dituzte; Remco Evenepoel (Soudal) eta Primoz Roglic (BORA) lurrera joan direnen artean izan dira. Helmugarako 21 kilometro gelditzen zirela neutralizatu dute etapa.
Albisteak (2)
2024ko Dauphine Kriteriumeko bosgarren etapa, Amplepuisen hasi eta Saint-Priesten amaitzekoa zena, 167 kilometrokoa bera, gelditu egin dute eta, azkenean, neutralizatu, helmugarako 21 kilometro gelditzen zirela, tropelean izandako eroriko jendetsu eta larri baten ondorioz; izan ere, antolatzaileek ez zuten behar besteko zerbitzu medikurik, eta horregatik erabaki dute neutralizatzea.
Visma Lease a Bike taldeko Steven Kruijswijk eta Dylan van Baarle ziklistak ospitaleratu egin dituzte, biak euren kordean, eta, hori dela eta, antolatzaileek behar adinako mediku zerbitzurik gabe gelditu dira; hortaz, etapa geldiaraztea agindu dute, eta, azkenean, neutralizatzea. Beraz, txirrindulari guztiak batera helmugaratu dira, eta denborek ez dute baliorik izan: "Ofiziala: etapa neutralizatu egingo dugu, eskuragarri dugun sorospen medikua nahikoa ez baita. Etapa honetan, ez da denborarik zenbatuko, eta ez da irabazlerik izango", zehaztu dute Dauphine Kriteriumeko antolatzaileek.
Hogeita hamar bat txirrindulari izan dira tartean erorikoan. Cote de Bel-Air mendatea jaisten ari zirela izan da, errepidea erabat bustita eta oso labaingarri zegoela. Kruijswijk eta Van Baarle ez ezik, beste hainbat ziklista ere jausi dira; tartean, Remco Evenepoel belgikarra (Soudal Quick-Step), probako liderra bera, eta bigarren sailkatua, alegia, Primoz Roglic esloveniarra (BORA-hansgrohe). UAE Team Emirateseko Juan Ayusok kolpe latzak eta zauriak izan ditu ezker hankako izterrean eta belaunean; Igor Arrieta taldekidea ere erori egin da.
Visma taldeak gerora iragarri duenez, Steven Kruijswijkek haustura txikia du aldakan, eta atsedena hartu beharko du; Dylan van Baarlek lepauztaia du hautsita, eta ebakuntza egin beharko diote.
Bosgarren etapan, ihesaldi bat zihoan lasterketa buruan, baina ematen zuen esprinta izango zela. Arestian esan bezala, ez du aldaketarik ekarriko sailkapen nagusian, baina ikusi beharko da nola eragiten dien erorikoak txirrindulariei. Ostiraletik aurrera, 76. Dauphine Kriteriumeko etaparik gogorrenak izango dira. Ostiralean, hain zuzen, seigarren etapa jokatuko dute; Hauterivesen hasi eta Le Collet d'Allevarden amaituko da, 174,1 kilometro izango ditu, eta parte-hartzaileek igo beharko dute Col du Granier 2. mailako mendatea, eta, amaitzeko, maila bereziko Le Collet d'Allevard mendatea.
Honela doa sailkapen nagusia
1 - EVENEPOEL Remco (Soudal) 12:27:22
2 - ROGLIC Primoz (BORA) + 0:33
3 - JORGENSON Matteo (Visma) + 1:04
4 - GEE Derek (Israel) + 1:11
5 - LAZKANO Oier (Movistar) + 1:21
6 - ARMIRAIL Bruno (Decathlon) + 1:25
7 - POWLESS Neilson (EF Education) m. t.
8 - AYUSO Juan (UAE) + 1:27
9 - GEOGHEGAN HART Tao (Lidl) + 1:39
10 - RODRIGUEZ Carlos (INEOS) + 1:41
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa