19:32

Txirrindularitza

ROMANDIAKO TOURRA (2. ETAPA)

Thibau Nysek etapa garaipena eta lidergoa lortu ditu ihesaldi luze baten ostean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Lidl-Trek taldeko txirrindulari belgikarrak Andrea Vendrame eta Luke Plapp gainditu ditu bigarren jardunaldiko esprintean.

  • Thibau Nys. Argazkia: EFE

    Thibau Nys. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Thibau Nys (Lidl-Trek) txirrindulari belgikarra izan da ostegun honetan Romandiako Tourreko 77. edizioko bigarren etapako protagonista. Izan ere, Friburgo eta Les Marécottes (Salvan) artean jokatu den 172 kilometroko ibilbidean gailentzeaz gain, lasterketako lidergoa ere bereganatu du.

Nysek (21 urte) eguneko ihesaldian parte hartu du beste zazpi txirrindularirekin batera: Xabier Mikel Azparren (Q36.5), Roger Adria (Bora Hansgrohe) Andrea Vendrame (Decathlon), Xandro Meurisse (Alpecin), Nikias Arndt (Bahrain) eta Sean Flynn (Team DSM).

Ihesaldian parte hartu duten kide guztietatik belgikarrak eta Andrea Vendrame italiarrak (Decathlon AG2R La Mondiale) bakarrik eutsi diote azken igoerari.

Aipatu bi txirrindulari horien eta mendate horretan atzetik aurrerakoa egin duen Luke Plapp (Ineos-Grenadiers) australiarraren artean izan dute jokoan garaipena. Nysek azken metroetara arte ezkutatu du bere erasoa, eta horrek etapa irabaztea eta sailkapen nagusiko lehen postua eskuratzea ahalbidetu dio.

Gaur arteko liderrak, Decathlon AG2R taldeko Dorian Godon frantziarrak, helmugatik hiru kilometrora galdu ditu lidergoa defendatzeko aukerak.

Ostiral honetan jokatuko den hirugarren etapari dagokionez, 15 kilometroko erlojupekoa izango dute zain txirrindulariek.

ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - NYS Thibau (Lidl-Trek) 4:02:44

2 - VENDRAME Andrea (Decathlon) d.b.

3 - PLAPP Luke (Jayco) +0:04

4 - LIPOWITZ Florian (BORA) +0:14

5 - AYUSO Juan (UAE) +0:16

6 - VLASOV Aleksandr (BORA) d.b.

7 - YATES Adam (UAE) d.b.

8 - MARTIN Guillaume (Cofidis) d.b.

9 - VAN WILDER Ilan (Soudal) d.b.

10 - MARTINEZ Lenny (Groupama) d.b.


SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - NYS Thibau (Lidl-Trek) 7:55:32

2 - VENDRAME Andrea (Decathlon) +0:04

3 - PLAPP Luke (Jayco) +0:22

4 - VAN WILDER Ilan (Soudal) +0:25

5 - MAS Enric (Movistar) +0:26

6 - MARTINEZ Lenny (Groupama) +0:27

7 - AYUSO Juan (UAE) d.b.

8 - VLASOV Aleksandr (BORA) +0:28

9 - VOISARD Yannis (Tudor) +0:29

10 - YATES Adam (UAE) d.b.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    06 23:15 - 00:15 AREA TXIKIA | Eibar vs Amorebieta partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena