Txirrindularitza
Harelbeke (Belgika)
Agentziak | EITB Media
Munduko txapeldunak eraso indartsua jo du helmugatik 44 kilometro baino gutxiagora, Paterbergeko pasagunean, galtzada harritsuan, eta bakarrik helmugaratu da.
Mathieu van der Poel (EFEko artxiboko irudia)
Mathieu van der Poel (Alpecin-Deceuninck) txirrindulari nederlandarrak irabazi du ostiral honetan E3 Saxo Classic lasterketa, Belgikako Harelbeke herrian hasi eta bukatu den 207,6 kilometroko proba.
Van der Poelek eraso indartsua jo du helmugatik 44 kilometro baino gutxiagora, Paterbergeko pasagunean, galtzada harritsuan, eta bakarrik helmugaratu da. Gainera, 1:31 minutuko aldea atera dio helmugara iritsi den bigarrenari, Jasper Stuyven belgikarrari (Lidl-Trek).
1:34 minutura beste belgikar bat iritsi da, Wout van Aert (Visma), aurreko bi edizioetako irabazlea. Van Aert erori egin da, nederlandarraren erasoari erantzuten saiatu denean, podiumean sartzeko ahaleginean.
Horrela, Jasper Philipsen taldekideari Milan-San Remon garaipena lortzen lagundu eta astebetera, munduko txapeldunak lehen aldiz irabazi du E3 Saxo Classic lasterketa.
Mathieu van der Poelek, bestalde, berrogeita zazpigarren garaipena lortu du Harelbeken.
Sailkapena:
1 - VAN DER POEL Mathieu (Alpecin) 4:39:39
2 - STUYVEN Jasper (Lidl) +1:31
3 - VAN AERT Wout (Visma) +1:34
4 - WELLENS Tim (UAE) +1:48
5 - JORGENSON Matteo (Visma) +1:50
6 - NARVAEZ Jhonatan (INEOS) +1:52
7 - POLITT Nils (UAE) +2:48
8 - SKUJINŠ Toms (Lidl) d. b.
9 - ALBANESE Vincenzo (Arkea) d. b.
10 - KIRSCH Alex (Lidl) d. b.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa