Txirrindularitza
2. etapa
EITB MEDIA
Tudor taldeko herbeheretarra izan da azkarrena Montargiseko helmugan; asteartean Auxerren jokatuko duten taldekako erlojupekoaren bezperan, trantsizio eguna izan da. Laurence Pithie bigarren sailkatu da etapan, eta denbora sariagatik dabil aurreneko postuan. Jon Barrenetxea hamargarren postuan da.
Arvid de Kleijnek esprint ederra egin eta etapa irabazi du. Argazkia: EFE.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Arvid de Kleijn Tudor taldeko txirrindulari herbeheretarrak irabazi du, astelehenean, esprintean, 2024ko Paris-Nizako bigarren etapa, eta Groupama-FDJko Laurence Pithie ziklista zeelandaberritarra da lasterketako lider berria. De Kleijn izan da azkarrena Montargiseko helmugan; asteartean Auxerren jokatuko duten taldekako erlojupekoaren bezperan, trantsizio eguna izan da. Jon Barrenetxea Movistar taldeko bizkaitarra sailkapen nagusiko hamargarren postuan dabil, Pithierekiko 10 segundora.
De Kleijnek esprint bikaina egin du, eta, horrenbestez, bere taldeak egindako la nona burutu du: "Sinestezina da Paris-Nizan irabaztea, talde osoaren lanari esker; bereziki, Matteo Trentinen lana nabarmentzen dut, ezin hobeto kokatu nau eta. Aukera ona nuen, eta baliatu dut", adierazi du irabazleak, helmugan.
Tropelak azken kilometroetan bizitu du erritmoa, alegia, argi zegoenean esprintak ebatzi behar zuela nork irabaziko zuen. Tudor ondo aritu da tropelaren buruan, De Kleijn ahalik eta ondoen kokatzeko asmoz; izan ere, De Kleijnek eta taldekideek ikusi dute nola Olav Kooij, alegia, aurreneko etapako irabazlea eta probako liderra, ez zegoen ondo kokatuta, esprinta jokatzeko.
Asteartean, arestian esan bezala, Paris-Nizan erabakigarria izan litekeen etapa bat jokatuko dute: 26,9 kilometroko taldekako erlojupeko bat, Auxerren. Pentsatzeko modukoa da faboritoen arteko lehenengo aldeak ezarriko dituela etapak. Taldekako erlojupekoetan, talde bakoitzeko laugarren sailkatuak markatzen du denbora, baina oraingo honetan, aldiz, lehenengoak zehaztuko du denbora hori.
2. ETAPAKO SAILKAPENA
1 - DE KLEIJN Arvid (Tudor) 4:41:02
2 - PITHIE Laurence (Groupama) d. b.
3 - GROENEWEGEN Dylan (Jayco) d. b.
4 - VAN POPPEL Danny (Bora) d. b.
5 - THIJSSEN Gerben (Intermarché) d. b.
6 - BENNETT Sam (Decathlon AG2R) d. b.
7 - VAN GESTEL Dries (TotalEnergies) d. b.
8 - PEDERSEN Mads (Lidl) d. b.
9 - ACKERMANN Pascal (Israel) d. b.
10 - SOBRERO Matteo (Bora) d. b.
SAILKAPEN NAGUSIA
1 - PITHIE Laurence (Groupama) 8:17:20
2 - PEDERSEN Mads (Lidl) d. b.
3 - KOOIJ Olav (Visma) d. b.
4 - JORGENSON Matteo (Visma) +0:04
5 - EVENEPOEL Remco (Soudal) +0:06
6 - BERNAL Egan (Ineos) +0:08
7 - SKJELMOSE Mattias (Lidl) d. b.
8 - GROVES Kaden (Alpecin) +0:10
9 - BENNETT Sam (Decathlon AG2R) d. b.
10 - BARRENETXEA Jon (Movistar) d. b.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa