Txirrindularitza
Dopinga
Erredakzioa
Duela hamar urtetik bere kontra egin dituzten doping salaketei aurre ez egitea erabaki du txirrindulariak. Hori horrela, irabazitako zazpi tourrak gal ditzake.
Albisteak (3)
Lance Armstrong txirrindulari estatubatuarrak ez die aurre egingo duela 10 urtetik egin dizkioten doping salaketei, eta horrek kolokan jar ditzake irabazitako zazpi Frantziako Tourrak.
"Gizon ororen bizitzan iristen da 'aski da' esateko momentu bat", adierazi du Armostrongek agiri batean.
"Honek guztiak halte handia egin dio nire familiari eta gure fundazioan egiten ari naizen lanari; horregatik, zentzugabekeria honekin amaitzea erabaki dut", adierazi du minbiziari aurre egin dion txirrindulariak, Livestrong fundazioaren sortzaileak.
The New York Timesen arabera, erabaki horren ondorioz, "ziurrenik", irabazitako zazpi Frantziako Tourrak, 2000ko Joko Olinpikoetan irabazitako brontzezko domina eta 1998ko abuztutik irabazitako beste lasterketa batzuk kenduko dizkiote txirrindulari estatubatuarrari.
Etengabeko dopinga 1999tik 2005era
AEBetako Dopingaren kontrako Agentziak (USADA) 1999 eta 2005 artean etengabe dopatu zela salatu du.
Hori horrela, ekainaren 29an, Armstrongen, Pedro Celaya Lezema eta Luis Garcia del Moral medikuen, Pepe Marti entrenatzailearen, Michele Ferrari mediku-laguntzailearen eta Johan Bruyneel kirol-zuzendariaren kontrako karguak aurkeztea erabaki zuen dopingaren kontrako erakundeak.
40 urteko txirrindulariak errugabea dela berretsi izan du eta ukatu egin ditu doping salaketak. Hala ere, USADAk dio Armstrongen hamar taldekide ohik kontrakoa esaten dutela eta badaudela odol laginak dopinga baieztatzen dutenak.
Hurrengo zuzenekoak
24 | 16:10 - 16:50 | PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa |
24 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria |
25 | 23:30 - 00:30 | AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa