Txirrindularitza
UAE Tourra
EITB Media
UAE Tourreko azkeneko etapan, Lennert Van Eetvelt gailendu da, bigarren izan da Pello Bilbao eta hirugarren geratu da Ben O'Connor.
Pello Bilbao. Artxiboko irudia: EFE
Lennert Van Eetvelt (Lotto Dstny) txirrindulari belgikarrak irabazi du Arabiar Emirerri Batuetako Tourra, eta Pello Bilbao (Bahrain-Victorius) hirugarren geratu da sailkapen nagusian, Ben O'Conorren (AG2R) azetik.
Azkeneko etapan ere, aipatu hiru txirrindulariak izan dira lehen postuetan. Belgikako txirrindulari gazteak erasoa jo du hiru kilometroren faltan, eta bakarrik sartu da Jebel Hafeet mendatean kokatutako helmugan. 22 sengudoko tartearekin iritsi dira Pello Bilbao eta O'Connor, bigarren eta hirugarren, hurrene hurren.
AZKENEKO ETAPA
1. VAN EETVELT Lennert (Lotto Dstny) 3:38:28
2. BILBAO Pello (Bahrain-Victorious) 0:22
3. O'CONNOR Ben (AG2R) d.b.
4. STORER Michael (Tudor) d.b.
5. VALTER Attila (Visma-Lease) d.b.
SAILKAPEN NAGUSIA
1. VAN EETVELT Lennert (Lotto Dstny) 22:31:18
2. O'CONNOR Ben (AG2R) 0:02
3. BILBAO Pello (Bahrain-Victorious) 0:11
4. VAN WILDER Ilan (Soudal-Quick Step) 0:21
5. VALTER Attila (Visma-Lease) 0:34
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa