Txirrindularitza
Algarveko Itzulia
EITB Media
Azkeneko etapa Daniel Felipe Martinezek irabazi du, baina ez zaio nahikoa izan sailkapen nagusian gailentzeko, eta bigarren tokian amaitu du Portugalgo lasterketa.
Remco Evenepoel podiumean. Argazkia: EFE
Remco Evenepoelek (Soudal-Quick Step) irabazi du Algarveko Itzulia, bosgarren eta azkeneko etapan Daniel Felipe Martinez (BORA-hansgrohe) nagusitu bada ere. Hain justu ere, iaz, txirrindulari kolonbiarrak bereganatu zuen Portugalgo lasterketa, baina, aurtengo edizioan bigarren tokiarekin konformatu behar izan da.
Etapako azken 500 metroetan txirrindulari talde txiki batek aurrera egin du, eta helmugan azkarrena Martinez izan da, Evenepoelen aurretik sartuta.
Horrenbestez, Algarve Itzulia belgikarrak eskuratu du, podiumean Martinez eta Jan Tratnik (Team Visma-Lease a Bike) izan ditu ondoan.
ETAPA:
1. MARTINEZ Daniel Felipe (BORA - hansgrohe) 3:55:35
2. EVENEPOEL Remco (Soudal - Quick Step) d.b.
3. PIDCOCK Thomas (INEOS) 0:03
4. SCARONI Christian (Astana) 0:07
5. TRATNIK Jan (Team Visma) d.b.
SAILKAPEN NAGUSIA:
1. EVENEPOEL Remco (Soudal - Quick Step) 18:45:42
2. MARTÍNEZ Daniel Felipe (BORA - hansgrohe) 0:43
3. TRATNIK Jan (Team Visma) 1:25
4. HEALY Ben (EF Education) 1:42
5. ARENSMAN Thymen (INEOS) 1:45
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa