Txirrindularitza
Mallorcako Challengea
Agentziak | EITB Media
Lotto Dstny Pro Team taldeko txirrindulari belgikarrak, profesional gisa bere lehen garaipena erdietsi du. Aleksandr Vlasov eta Brandon McNulty gainditu ditu probako azken metroetan. Igor Arrieta nafarrak (UAE Emirates) bederatzigarren postuan helmugaratu da.
Lennert van Eetvelt garaipena ospatzen. Argazkia:EFE
Lotto Dstny Pro Teameko Lennert Van Eetvelt txirrindulari belgikarrak irabazi du Serra de Tramuntana Trofeoa. Mallorcako Garden Hotels-Luxcom Challengeko hirugarren proba Van Eetvelt, Aleksandr Vlasov eta Brandon McNultyren arteko esprintean erabaki da. Azken hauek bigarren eta hirugarren amaitu dute, hurrenez hurren.
22 urteko txirrindulari gazteak 3.34.43 ordu behar izan ditu 153,8ko ibilbide gogorra burutzeko. Van Eetveltek, Vlasovek eta McNultyk ihesaldia jo dute Coll de Puig Majorren eta 30 kilometro egin dituzte bakarka. Azkenean esprintean erabaki da dena, Lluceko Monasterioan.
Txapelketak ez du etenik eta larunbatean Pollença-Port d'Andratx Trofeoa jokatuko da, guztira, 158,4 kilometrorekin.
SAILKAPENA:
1 - VAN EETVELT Lennert (Lotto Dstny) 3:43:43
2 - VLASOV Aleksandr (BORA) m. t.
3 - MCNULTY Brandon (UAE) m. t.
4 - VAN DER BERG Marijin (EF Education) + O:42
5 - VAN WILDER Ilan (Soudal) + O:52
6 - NERURKAR Lukas (EF Education) m. t.
7 - ROMEO Iván (Movistar Team) m. t.
8 - JOHANNESSEN Tobias Halland (Uno X) m. t.
9 - ARRIETA Igor (UAE Team Emirates) m. t.
10 - HERREGODTS Rune (Intermaché) + 1:32
17 - DE LA PARTE Victor (Euskaltel) m. t.
19 - IZAGIRRE Ion (Cofidis) + 2:59
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa