19:10

Txirrindularitza

Mallorcako Challengea

Paul Magnierrek esprintean irabazi du Mallorcako Challengeko bigarren proba

Agentziak | EITB Media

Txirrindulari frantziarrak Ses Salines-Felanitx Trofeoa poltsikoratu du 181,2 kilometroak 3:55:03ko denboran burutu ondoren.

  • Paul Magnier lasterketako azken txanpan garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

    Paul Magnier lasterketako azken txanpan garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Paul Magnier Soudal Quick-Stepeko txirrindularia izan da azkarrena Ses Salines-Felanitx proban, Mallorcako Challengean. Lehia estua izan da amaiera arte, izan ere, Alberto Daine italiarra eta Luke Lamperti estatubatuarra atzean utzi ditu Magnierrek probaren azken txanpan. Azken hauek osatu dute podioa hurrenez hurren. Lehen euskalduna Euskaltel-Euskadiko Jon Aberasturi izan da hamabigarren postuan.

Garden Hotels-Luxcom Challenge Mallorcak txapelketako hogeita hamahirugarren edizioko probarik luzeenean, hasiera batean, lau txirrindularik ekin diote ihesaldiari. Luccak eta Vercouilliek gainontzeko iheskideei aurrea hartu diete, tropelak helmugatik kilometro gutxira harrapatu arte. 

Azkenean, dena probaren amaieran erabaki da eta Paul Magnier gaztea (19 urte) esprintean gailendu da. Profesional gisa lortutako lehen garaipena izan da.

Txirrindularien hurrengo hitzordua ostiralean izango da Tramuntana Trofeoa jokoan dela.

SAILKAPENA:

Ses Salines-Felanitx Garaikurraren sailkapena:

1 - MAGNIER Paul (Soudal) 3:55:03

2 - DAINESE Alberto (Tudor Pro Cycling Team) d. b.

3 - LAMPERTI Luke (Soudal) d. b.

4 - VAN DER BERG Marijin (EF Education) d. b.

5 - COLNAGHI Luca (VF Group) d. b.

6 - Cimolai Davide (Movistar Team) d. b.

7 - TEUTENBERG Tim Torn (Lidl) d. b.

8 - OLDANI Stefano (Cofidis) d. b.

9 - MARTIN David (Team Polti Kometa) d. b.

10 - KRISTOFF Alexander (Uno X) d. b.

12 - ABERASTURI Jon (Euskaltel) d. b.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    03 19:00 - 21:00 PILOTA | GRABNI Txapelketa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena