18:35

Txirrindularitza

Mallorcako Challengea

Simon Carr britainiarra, Calvia Trofeoaren irabazle

Agentziak | EITB Media

EF Education taldeko txirrindulariak irabazi du Mallorcako Challengeko lehen proba, helmugan Aleksandr Vlasov gaindituta. Alex Aranburuk laugarren bukatu du.

  • Simon Carr helmugaratzen. Foto: EFE

    Simon Carr helmugaratzen. Foto: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Simon Carr britainiarra gailendu da Mallorcako Challengeko lehen proban. EF Educationeko txirrindulariak Aleksandr Vlasov (BORA) errusiarra (bigarren) eta Brandon McNulty (UAE) estatubatuarra (hirugarren) gainditu ditu. Ezkio-Itsasoko Alex Aranburu txirrindulariak merituzko laugarren postua lortu du. 

Bost txirrindularik ekin diote ihesaldiari helmugatik 37 kilometrora, Calvian. Horietako hiruk, McNultyk, Vlasovek eta Carrek, erasoa jo dute eta gainontzeko txirrindulariekiko tartea ireki dute. Helmugarako bi kilometro eskas falta zirela, McNultyk arazo muskularrak izan ditu, eta lehen posturako lehiatik kanpo geratu da.

Garden Hotels-Luxcom Challenge lasterketan, Ses Salinas-Felanitx Trofeoa jokatuko da ostegun honetan. Bertan Movistar, Lidl-Trek, Soudal Quick Step, Bora Hansgrohe, UAE, Cofidis, Education Firts Easypost eta Arkea B & B Hotels taldeek hartuko dute parte, besteak beste. Txapelketaren formatuak berdina izaten jarraituko du, sailkapen nagusirik gabe.

SAILKAPENA:

Calvia Garaikurraren sailkapena

1 - CARR Simon (EF Education) 3:48:47

2 - VLASOV Aleksandr (BORA) d. b.

3 - MCNULTY Brandon (UAE) + 0:27

4 - ARANBURU Alex (Movistar) + 1:32

5 - BETTIOL Alberto (EF Education) + 1:33

6 - COSTA Rui (EF Education) + 2:03

7 - MAYRHOFER Marius (Tudor) d. b.

8 - PAGE Hugo (Intermache) d. b.

9 - VAN WILDER Ilan (Soudal) d. b.

10 - ZOCCARATO Samuele (VF Group) d. b.

14 - ARRIETA Igor (UAE) d. b.

16 - MINTEGUI Iker (Euskaltel) + 2:04

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena