Txirrindularitza
Matthews, garaile
EITB Media
Movistar taldeko euskal txirrindulariak hirugarren postuan amaitu du lasterketa. Esprintean erabaki da irabazlea eta Michael Matthewsek bereganatu du garaipena eta Pierre Gautherat izan da bigarren.
Michael Matthewsen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Michael Matthewsek (Jayco AlUla) irabazi du Zeramikaren Bidea-Castello Sari Nagusia, igande honetan, urtarrilaren 21ean. Australiako txirrindulariak esprintean nagusituta bereganatu du garaipena.
Ziklistek Castello eta Onda arteko 173,9 kilometroko ibilbideari egin diote aurre. Lasterketa esprintean erabaki da, eta Matthews izan da azkarrena, Andrea Vandrame (AG2R La Mondiale) izan da bigarren eta Alex Aranburu (Movistar) euskal txirrindularia helmugaratu da hirugarren.
Sailkapena:
1 - MATTHEWS Michael (Jayco) 4:09:48
2 - GAUTHERAT Pierre (AG2R) d. b.
3 - ARANBURU Alex (Movistar) d. b.
4 - GONZALEZ David (Caja Rural) d. b.
5 - OLDANI Stefano (Cofidis) d. b.
6 - BIERMANS Jenthe (Arkea) d. b.
7 - MIQUEL Pau (Kern Pharma) d. b.
8 - DE BUYST Jasper (Lotto) d. b.
9 - TEUGELS Lennert (Bingoal) d. b.
10 - COQUARD Bryan (Cofidis) d. b.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa