12:05

Txirrindularitza

Down Under Tourra

Sarah Gigantek irabazi du Down Under Tourra, azken etapa ere irabazita

EITB MEDIA

Txirrindulari australiarrak irabazi du emakumezkoen Down Under Tourreko zortzigarren edizioko titulua, hirugarren eta azken etapan garaipena lortuta.

  • Sarah Gigante Argazkia: @tourdownunder

    Sarah Gigante Argazkia: @tourdownunder

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sarah Gigante (AG Insurance-Soudal) 23 urteko australiarrak irabazi du bere herrialdean jokatu den Down Under Tourra, Adelaida eta Willunga Hill arteko 93,4 kilometroko etapa irabazita.

Gigantek erasoa jo du azken igoeran, helmugarako bi kilometro pasatxora, eta bakarrik heldu da helmugara. 16 segundoko aldea atera dio Nienke Vinke herbeheretarrari (dsm-firmenich PostNL) eta 27 segundoko aldea Neve Bradbury (Canyon// SRAM Racing) eta Amanda Spratt (Lidl-Trek) herrikideei.

Horrela, Cecilie Uttrup Ludwig (FDJ-Suez) liderrarekin jardunaldiaren hasieran zuen hamar segundoko desabantailari buelta eman dio, eta podiumaren gorenera igo da, hirugarren egunean lortutako hobariei esker Vinke eta Bradbury ondoan zituela.

3. etapako sailkapena:

1 - GIGANTE Sarah (AG Insurance) 2:30:38

2 - VINKE Nienke (DSM) +0:16

3 - BRADBURY Neve (Canyon) +0:27

4 - SPRATT Amanda (Lidl) d. b.

5 - WLODARCZYK Dominika (UAE) +0:46

Sailkapen nagusia:

1 - GIGANTE Sarah (AG Insurance) 7:57:33

2 - VINKE Nienke (DSM) +0:20

3 - BRADBURY Neve (Canyon) +0:33

4 - SPRATT Amanda (Lidl) +0:37

5 - WLODARCZYK Dominika (UAE) +0:44

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena