Txirrindularitza
Berritzeak
Agentziak | EITB MEDIA
Bi txirrindulariak eroso agertu dira klubarekin, bai pertsonalki, bai lortutako emaitzekin.
Kuss eta Vingegaard, Roglicen ondoan, 2023ko Itzuliaren 20. etapan. Argazkia: EFE
Jonas Vingegaard txirrindulari danimarkarrak, bi aldiz Frantziako Tourreko irabazleak, eta Sepp Kuss estatubatuarrak, Espainiako Itzuliko azken irabazleak, Visma-Lease a Bike taldearekin berritu dute kontratua 2027 eta 2028ra arte, hurrenez hurren.
"Oso eroso sentitzen naiz talde honetan, eta oso ondo ari gara gure plangintzarekin; horregatik, pozik nago kontratua berriro berritzeaz. Nire etorkizuna hemen dago eta harro nago horretaz", adierazi du Vingegaardek.
Kussentzat, Visma Lease a Bike (Jumbo Visma orain arte) "familia bat bezalakoa da eta etxean bezala sentitzen naiz. Talde bezala lortu ditugun emaitza bikainak eta Espainiako Itzulian lortu dudan garaipen pertsonala dira horren froga. Halaber, sentimendu positiboa da arrakastak eraikitzen jarraitzea. Hurrengo urteetarako oinarria daukagu, eta elkarrekin are gehiago lortuko dugu".
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa