Txirrindularitza
Maila gorena
EITB MEDIA
Erakundeak "kirol irizpideak" baliatu ditu erabakia hartzeko: "Arrakastak egiten duzun horretan tinko sinesten duzunean iristen dira, eta gure ametsak bere horretan dirau", adierazi du Laboral Kutxak. Euskaltel-Euskadik, Caja Ruralek eta Kern Pharmak ProTeam lizentziari eutsiko diote.
Laboral Kutxa, entrenamendu batean, artxiboko irudian. Argazkia: EITB Media.
Nazioarteko Txirrindularitza Federazioak (UCI) ez dio UCI Women's WorldTour lizentzia eman Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeari, 2024ko eta 2025eko denboraldietarako, euskal taldeak asteartean iragarri duenez, eta, hortaz, Laboral Kutxak UCI Women's Continental Team lizentzia izaten jarraituko du. Nazioarteko txirrindularitzako erakunde nagusiak "kirol irizpideak" baliatu ditu erabakia hartzeko: "Arrakastak egiten duzun horretan tinko sinesten duzunean iristen dira, eta gure ametsak bere horretan dirau", adierazi du Laboral Kutxak, ebazpenaren berri izanda, X sare sozialean. Gizonezkoetan, Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma taldeek UCI ProTeam lizentziari eutsiko diote 2024an.
Testuinguru horretan, Laboral Kutxaren eskaria zen UCIk WorldTour lizentzia duten taldeetako zerrendan sartzea, alegia, nazioarteko txirrindularitzako maila gorenean sartzea; UCIk, baina, maila horretako 15 lizentzia esleituta, ez du Laboral Kutxa zerrenda horretan jarri: "Datorren urtean", iragarri du Laboral Kutxak, "ez gara WorldTeam taldea izango, baina ez da izango saiatu ez garelako eta UCIri horretarako prest gaudela erakutsi diogulako", zehaztu du.
UCIk azaldu duenez, emandako lizentziek hurrengo bi denboraldietarako indarraldia izango dute; bi urte barru esleituko dituenak, ordea, hiru urterakoak izango dira.
Gizonezkoetan, Euskal Herriko hiru talde profesionalek, alegia, Euskaltel-Euskadik, Caja Rural-Seguros RGAk eta Kern Pharmak, UCI ProTeam lizentziari eutsiko diote 2024an; hala, nazioarteko txirrindularitzako bigarren mailan jarraituko dute.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa