Txirrindularitza
Eneco Tour
Erredakzioa
Argos Shimano taldeko holandarra esprintean nagusitu da. Hala ere, etapako protagonista nagusia Contador izan da; izan ere, lehiaketara itzuli da bi urteko zigorra bete ostean.
Alberto Contador Eneco Tourreko lehen etapan. EFE
Informazio gehiago (1)
Marcel Kittel (Argos Shimano) holandarrak Eneco Tourreko lehen etapa irabazi du esprintean. 203,9 kilometroko aurreneko etapak Waalwijk eta Middelburg lotu ditu. Alberto Contador (Saxo Bank) lehiaketara itzuli da dopin zigorra bete ostean.
Kittelek garaipena bere palmaresean sartuko du, baina jardunaldiko protagonista nagusia Contador izan da. Dagoeneko bi urteko zigorra bete du Pintoko txirrindulariak, nahiz eta bakarrik sei hilabete eman lehiaketatik kanpo.
Etapako sailkapena eta sailkapen nagusia:
1. Marcel Kittel (HOL/Argos Shimano)
2. Arnaud Demare (FRA/FDJ) d.b.
3. Taylor Phinney (AEB/BMC) d.b.
4. Heinrich Haussler (AUS/Garmin) d.b.
5. Adam Blythe (BH/BMC) d.b.
6. Michael Van Staeyen (BEL/Topsport) d.b.
7. José Joaquín Rojas (ESP/Movistar) d.b.
8. Frederique Robert (BEL/Lotto Belisol) d.b.
9. Jacopo Guarnieri (ITA/Astana) d.b.
.10. Giacomo Nizzolo (ITA/RadioShack) d.b.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa