11:23

Txirrindularitza

Berritzea

Marta Romeuk kontratua berritu du Laboral Kutxarekin

EITB MEDIA

Valentziako txirrindulariak Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioan jarraituko du 2024ko denboraldian. Euskal egituran egin duen lehen urtean, bere ahalmen fisikoa berretsi du eta lehiarako duen gaitasunagatik nabarmendu da.

  •  Marta Romeu Argazkia: @LABORALkTeam.

    Marta Romeu Argazkia: @LABORALkTeam.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Laboral Kutxak kontratua berritu dio Marta Romeuri, denboraldi baterako. Txirrindulari valentziarra taldearen historiara pasatu da, Andaluziako Itzulian lortutako garaipenagatik, izan ere, taldearen ibilbideko lehen garaipena lortu zuen UCI mailan.  

Romeu 2024 denboraldirako Laboral Kutxak baieztatutako hamaseigarren txirrindularia da. Taldekideak izango dira Ane Santesteban, Eneritz Vadillo, Idoia Eraso, Usoa Ostolaza, Naia Amondarain, Alba Teruel, Yurani Blanco, Eri Yonamine japoniarra, Jessenia Meneses kolonbiarra, Catalina Soto txiletarra, Aileen Schweikart alemaniarra eta Nadia Quagliotto, Debora Silvestri, Laura Tomasi eta Cristina Tonetti italiarrak.  

Euskal taldeak jakitera eman duenez, bestalde, "hurrengo egunetan iragarriko den azken ziklista batekin itxiko da taldea", datorren astean Elgoibarren egingo duten denboraldiaurreko lehen kontzentrazioaren aurretik.

"Hunkituta nago talde honetan txirrindulari gisa hazten jarraitu ahal izateagatik. Zorionekoa naiz, nire kirol proiekzioan konfiantza izaten jarraitzen dutelako ", nabarmendu du Romeuk.

Bestalde, Ion Lazkano Laboral Kutxako kirol arduradunak nabarmendu duenez, Valentziako txirrindularia "balio anitzeko ziklista da, eta ekarpen handia egin dezake lasterketan, batez ere eremu lauan eta mendi erdian". "Potentzial handia du. Txirrindularitza profesionalera egokitzen den neurrian, urrutira hel daiteke ", azpimarratu du Lazkanok.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena