Txirrindularitza
Guangxiko Tourra
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Vader lehen postuan sailkatu da; Remy Rochas izan da bigarren, sei segundora, eta Ethan Hayter hirugarren, hamaika segundoko aldearekin. Emakumezkoen lasterketan, Daria Pikulikek irabazi du.
Milan Vaderren artxiboko irudia
Milan Vaderrek (Jumbo) irabazi du Guangxiko Tourra, Txinan. Remy Rochas (Cofidis) frantziarra geratu da bigarren, sei segundora, eta Ethan Hayter (INEOS Grenadiers) britainiarra hirugarren, hamaika segundora.
Proba honetako etapa nagusia irabazi zuen Vaderrek joan den igandean, Nanning eta Nongla arteko 161 kilometroak lehen tokian osatuta. Liderraren maillota lortu zuen, eta azken unera arte eutsi dio. Nabarmendu beharra dago, halaber, 2022an Itzulian izandako erorketa larri baten ostean urte erdi bajan egon eta gero lortu duen lehen garaipen garrantzitsua dela Vaderrentzat. Hil ala biziko egoeran egon zen denbora batez.
Bestetik, Olav Kooij herbeheretarrak Jumbo Visma taldearen lan ona borobildu du, azken etapan irabazi baitu. Hala, Juan Sebastian Molano kolonbiarrak probako bigarren garaipena lortzea saihestu du. Izan ere, Kooij izan da azkarrena Guilin hasi eta amaitutako 168,3 kilometroko seigarren eta azken etapan, nahiz eta lehia bizia izan duen kolonbiarrarekin.
ETAPAKO SAILKAPENA
1 - KOOIJ Olav (Jumbo-Visma) 3:34:50
2 - MOLANO Juan Sebastián (UAE Team Emirates) d.b.
3 - HAYTER Ethan (INEOS Grenadiers) d.b.
4 - DE KLEIJN Arvid (Tudor Pro Cycling Team) d.b.
5 - RAJOVIC Dušan (Bahrain - Victorious) d.b.
6 - VIVIANI Elia (INEOS Grenadiers) d.b.
7 - DE LIE Arnaud (Lotto Dstny) d.b.
8 - KANTER Max (Movistar Team) d.b.
9 - SELIG Rüdiger (Lotto Dstny) d.b.
10 - WALSCHEID Max (Cofidis) d.b.
SAILKAPEN NAGUSIA
1 - VADER Milan (Jumbo) 21:17:17
2 - ROCHAS Rémy (Cofidis) +6
3 - HAYTER Ethan (INEOS Grenadiers) +11
4 - CARTHY Hugh (EF Education-EasyPost) +14
5 - WELLENS Tim (UAE Team Emirates) +16
6 - BARRÉ Louis (Team Arkéa Samsic) +17
7 - JORGENSON Matteo (Movistar Team) +18
8 - PEÑA Jesús David (Team Jayco AlUla) d.b.
9 - GROßSCHARTNER Felix (UAE Team Emirates) d.b.
10 - MONIQUET Sylvain (Lotto Dstny) d.b.
Pikulikek irabazi du emakumezkoen lasterketa
Emakumezkoen lasterketan, Human Powered Health taldeko Daria Pikulik poloniarrak lortu du garaipena. Proba asteartean jokatu dute, egun bakarreko lasterketa gisa, eta esprintak zehaztu du nor izan den irabazlea. Pikulik UAE taldeko Chiara Consonni italiarra eta Israel Premier Tech Rolandeko Mia Griffin irlandarra menderatu ditu, aurreneko postua erdiesteko; Consonni bigarren helmugaratu da, eta Griffin hirugarren.
Hala, Pikulikek, 26 urtekoa bera, orain arte bere ibilbide profesionalean izandako garaipenik handiena eskuratu du. Poloniarra esprintetan ibiltzen da ondoen, WorldTour mailako urteko azken lasterketan erakutsi duenez.
SAILKAPENA:
1 - PIKULIK Daria (Human Powered Health) 3:39:45
2 - CONSONNI Chiara (UAE) m.t.
3 - GRIFFIN Mia (Israel) m.t.
4 - COLES-LYSTER Maggie (Israel) m.t.
5 - TANG Xin (China) m.t.
6 - LACH Marta (CERATIZIT) m.t.
7 - GUAZZINI Vittoria (FDJ) m.t.
8 - AHTOSALO Anniina (Uno-X) m.t.
9 - NASKOVICH Taisa (Li Ning) m.t.
10 - FAHLIN Emilia (FDJ) m.t.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa