Txirrindularitza
Montrealgo Sari Nagusia
Agentziak | EITB MEDIA
Debako txirrindularia hirugarren iritsi da helmugara, Valentin Madouas frantziarra atzetik zuela. Emaitza horri esker, ostiralean Quebeceko Sari Nagusian lortutako sailkapena postu bat hobetu du.
Adam Yates, Frantziako Tourrean lortutako garaipenean. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia
Adam Yates britainiarra (UAE Team Emirates) izan da nagusi igandean jokatutako Montrealgo Sari Nagusian, esprintean Pavel Sivakov frantziarra (INEOS Grenadiers) garaituta. Probaren azken hamar minutuak batera egin zituzten, tropeletik ihes egin ostean. Alex Aranburu gipuzkoarra hirugarren iritsi zen helmugara, 12 segundora, Valentin Madouas mendean hartuta. Emaitza horri esker, ostiralean Quebeceko Sari Nagusian lortutako sailkapena postu bat hobetu zuen.
Aurten, Frantziako Tourreko lehen etapan, garaipena lortu zuen Yatesek. Oraingoan ere ez zuen Camillien-Houde mendatera (1,8 kilometro eta batez beste % 8ko maldak) egindako hemezortzi igoeretako azkena alferrik galdu, proba apurtu eta erasoa jotzeko.
Pavel Sivakov frantziarrak helmugarako hamar kilometro falta zirenean egin zuen bat iheslariarekin. Etengabe tiraka joan zen Adam Yatesen gurpilera itsatsita egin zuen azken zati hori. Azkenean, britainiarrak irabazi zuen, esprintean.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa