Txirrindularitza
9. etapa
Agentziak | EITB Media
Bora taldeko txirrindularia eguneko ihesaldiko indartsuena izan da, eta garaipen honi esker, Giroan, Tourrean eta Vueltan garaipen bat lortu dutenen talde berezian sartu da. Jon Barrenetxea bizkaitarrak bosgarren egin du.
Albisteak (3)
Lennard Kämna alemaniarra (Bora Hansgrohe) gailendu da Espainiako Vueltako 9. etapan, Cartagena eta Collado de la Cruz de Caravaca artean 184,5 kilometroko ibilbidea eginda. Sailkapen nagusiari dagokionez, Sepp Kuss estatubatuarrak (Jumbo Visma) lehen postuan jarraitzen du.
Etapako denborak helmugarako 2 kilometrora hartu dituzte, eguraldi oso txarra aurreikusita zegoelako. Hala ere, azkenean ez da iragarritako euriterik egon. Kämna eguneko ihesaldian sartu da eta helmugarako 5 kilometrora jo du erasoa iheskideak atzean uzteko. 4 ordu, 34 minutu eta 30 segundoko denbora egin du, Matteo Sobrero italiarrak (Jayco) baino 30 segundo gutxiago. Faboritoak talde berean joan dira eta ez da alderik izan horien artean. Etapako azken 2 kilometroak, denbora ofizialak hartu ondoren, lasai-lasai egin dituzte.
Kussek sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du, 43 segundora du Marc Soler, eta 1:03ra Lenny Martinez. Evenepoel laugarren dago, Mikel Landak eta Roglicek baino 5 segundo gutxiagorekin. Mas eta Vingegaard Kussengandik 2:35era daude, eta Ayuso 2:45era.
Astelehenean, edizio honetako lehen atseden eguna dute. Tropela Valladolidera joango da, bertatik aterako baita asteartean lehiatuko den 25,8 kilometroko erlojuaren kontrako saioa.
Etapako sailkapena
1 - KÄMNA Lennard (BORA) 4:28:59
2 - SOBRERO Matteo (Jayco) +0:13
3 - HAMILTON Chris (DSM) +1:12
4 - GHEBREIGZABHIER Amanuel (Lidl) +1:00
5 - BARRENETXEA Jon (Caja Rural) +1:37
6 - FERNÁNDEZ Rubén (Cofidis) d. b.
7 - CAICEDO Jonathan Klever (EF Education) +2:11
8 - NAVARRO Daniel (Burgos-BH) +2:41
9 - MAS Enric (Movistar) +3:18
10 - VLASOV Aleksandr (BORA) +3:11
Sailkapen nagusia
1 - KUSS Sepp (Jumbo) 35:23:30
2 - SOLER Marc (UAE) +0:43
3 - MARTINEZ Lenny (Groupama) +1:02
4 - EVENEPOEL Remco (Soudal) +2:24
5 - LANDA Mikel (Bahrain) +2:29
6 - ROGLIC Primož (Jumbo) d. b.
7 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +2:35
8 - MAS Enric (Movistar) d. b.
9 - AYUSO Juan (UAE) +2:45
10 - ALMEIDA João (UAE) +2:55
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa