Txirrindularitza
Fitxaketa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Txirrindulari italiarrak esperientzia handia du nazioartean eta maila gorenean; izan ere, azken hiru denboraldietan UAE Team ADQ (2022-2023) eta Alé BTC Ljubljana (2021) taldeetan aritu da.
Laura Tomasi, Laboral Kutxaren fitxaketa berria. Argazkia: Laboral Kutxa
Laura Tomasi txirrindulari italiarra Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldean arituko da datozen bi denboraldietan, euskal taldeak asteazken honetan ohar baten bidez jakinarazi duenez. 2024 eta 2025 denboraldietarako sinatu du, egun bateko lasterketetan duen esperientzia gehitzeko asmoz.
¿¿ Laura Tomasi, fitxaketa berria datozen bi denboraldietarako.
— LABORALKutxaTeam (@LABORALkTeam) August 23, 2023
¿¿ "Prest nago urrats hau emateko. Ziur nago @LABORALkTeam-ekin batera hazi gaitezkeela eta lorpen berriak lor ditzakegula".
¿¿ Albistea eta adierazpenak: https://t.co/qqegGapI6L pic.twitter.com/p3l2Z1mp17
Tomasik esperientzia handia du nazioartean eta maila gorenean; izan ere, azken hiru denboraldietan UAE Team ADQ (2022-2023) eta Alé BTC Ljubljana (2021) taldeetan aritu da. Postuak pilatu ditu eta podiuma ere zapaldu du World Tour mailako itzulietan. Aurten, Paris-Roubaixen (WWT), 100 kilometro baino gehiago egin zituen ihesean, eta lau top10 lortu zituen Baloise Ladies Tourrean.
Tomasirena taldeak baieztatutako laugarren fitxaketa da, Ane Santesteban, Catalina Soto eta Jessenia Meneses txirrindularienak iragarri ondoren. "Oso hunkituta nago hurrengo bi denboraldietan taldearekin bat egingo dudalako! Azken urteetan asko ikasi dut UAE Team ADQn, eta eskerrak ematen dizkiot taldeari horregatik, baina orain prest nago nire ibilbidean hurrengo urratsa emateko. Ziur nago Laboral Kutxa taldearekin batera hazi eta lorpen berriak lor ditzakegula", esan du.
Ion Lazkano Laboral Kutxako kirol arduradunak azaldu duenez, "Laurak World Tour esperientzia du, azken urteetan UAE taldean egon baita. Batez ere, bere ekarpena etapa lauetan eta aldapa laburreko klasikoetan etorriko da, oso ondo moldatzen da ibilbide horietan eta abiadura punta ona du. Horrelako lasterketetan emaitzak bereganatzeko gai dela uste dut".
Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak 13 txirrindulari ditu taldean gaur egun: Naia Amondarain, Yurani Blanco, Idoia Eraso, Jessenia Meneses (berria), Usoa Ostolaza (berritua), Nadia Quagliotto, Ane Santesteban (berria), Aileen Schweikart, Debora Silvestri, Catalina Soto (berria), Alba Teruel (berritua), Laura Tomasi (berria) eta Eneritz Vadillo (berritua).
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa