Txirrindularitza
Asteartea, irailak 5
EITB Media
Etapa banakako erlojupekoa izango da, eta Valladolidetik abiatu eta bertan amaituko da, 25,8 kilometro egin ondoren.
Espainiako Vueltaren 10. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es
Lehen atseden egunaren ostean, astearte honetan, irailaren 5ean, jokatuko da 2023ko Espainiako Vueltako hamargarren etapa. Etapa banakako erlojupekoa izango da, eta Valladolidetik abiatu eta bertan amaituko da, 25,8 kilometro egin ondoren.
Txirrindulariek aldapa txiki bat baino ez dute izango oztopo. Gainerakoan, ibilbide laua izango dute, eta, beraz, erlojuaren aurkako adituek aldea atera diezaiekete eskalatzaileei; izan ere, ibilbidea ez da oso zaila maila teknikoan, eta, batez ere, etorbide zabaletatik igaroko da.
Remco Evenepoel belgikarra (Soudal-Quick Step) da faborito nagusia, Jumbo-Vismako bi taldeburuak ahaztu gabe: Primoz Roglic esloveniarra eta Jonas Vingegaard daniarra.
Gainerako txirrindulariak denbora gehiegi ez galtzen saiatuko dira, datozen bi asteetan maillot gorria lortzeko borrokatik erabat ez aldentzeko.
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 10. etapa (irailak 5, asteartea)
Ibilbidea: Valladolid-Valladolid
Distantzia: 25,8 km (banakako erlojupekoa)
Irteera ordua: 13:57 (ordu horretan irtengo da lehen txirrindularia)
Iritsiera ordua: 17:30 (ordu horretan helmugaratuko da azken txirrindularia)
Mendiko saria: (ez dago)
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa