18:20

Txirrindularitza

BURGOSKO ITZULIA (3. ETAPA)

Villarcayon irabazi eta Burgosko Itzuliko lider jarri da Roglic

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Esloveniako txirrindulariak aise gainditu ditu aurkariak lau txirrindulariko esprint txikian. Haren atzetik sartu dira Vlasov eta Yates, bigarren eta hirugarren postuan, hurrenez hurren.

1:48
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Primoz Roglic Jumbo Visma taldeko txirrindularia Burgosko Itzuliko lider jarri da ostegun honetan, hirugarren etapa irabazita, Aleksandr Vlasov (Bora) eta Adam Yates (UAE Team Emirates) esprintean gaindituta.

Sargentes de la Lora herritik atera da hirugarren etapa, 183 kilometroko ibilbidea zuena. Jardunaldi menditsua izan da, guztira sei mendate igo behar izan baitituzte txirrindulariek, baina Picon Blanco maila bereziko mendatea nabarmendu da guztien gainetik, helmugarako 35 kilometrora gainditu dutena.

Eguneko ihesaldia 20. kilometroan eratu da, Mota 3. mailako mendatea gainditu ondoren, eta bederatzi txirrindulari bildu ditu: Lawrence Warbasse, Mattia Bais, Matteo Fabbro, Raúl García Pierna, Filippo Conca, Jesús Ezquerra, Lennard Kamna, Jaakko Hanninen eta Xabier Berasategi. Euskaltel-Euskadiko txirrindularia, Mendiko Sari Nagusiko liderra, lehenengo postuan igaro da Picon Blancora iritsi aurreko gainerako mendateetatik (lau igo dituzte horren aurretik, hirugarren mailakoak guztiak).

Ihesaldiak 02:44ko aldea lortu du, baina EF Education taldeak tropeletik tiraka egindako lanak 01:19ra murriztu du aldea, eguneko igoerarik zailenari ekin aurretik.

Picon Blancoko hasierako maldetan, Raul Garcia Piernak aurrera jo du aurreko taldetik; atzetik, tropelak Ezquerra eta Berasategi harrapatu ditu.

Helmugarako 40 kilometro falta zirenean, talde nagusiak bertan behera utzi du ihesaldia, eta Adam Yatesek erasoa jo du, UAE Team Emirates taldeko George Bennett eta Jay Vinerekin batera. Primoz Roglicek (Jumbo Visma) eta Einar Rubiok (Movistar) bakarrik eutsi diete.

Atzetik, Damien Howson (Q36.5) eta Aleksandr Vlasov (Bora) abiatu dira, eta aurrekoekin bat egitea lortu dute geroago. Einer Rubio, aldiz, sufritzen hasi da eta atzean geratu da.

Picon Blanco gainetik 600 metrora, Yatesek erasoa jo du, eta Roglicek eta Howsonek bakarrik jarraitu diote; hiru horiek igaro dute mendatea lehen postuetan. Ondoren, Bennet, Rubio, Vine, Vendrame eta Javier Romo Astanako espainiarra pasatu dira.

Jaitsieran, Vine erori egin da, eta Vlasovek aurreko hirukoa harrapatu du.

Azken mendatean, Yatesek jokoan zeuden eguneko azken 6 puntuak eskuratu ditu, mendiko maillota bereganatzeko. Vlasov izan da bigarren, Roglic hirugarren eta Howson laugarren.

Laurak lasai joan dira azken kilometroan, Villarcayoko kaleetara iritsi arte. Etapa garaipena lauren arteko esprintean jokatu dute: Yates saiatu da, baina Roglic erabateko erraztasunez gailendu zaiei hiru aurkariei, eta garaipena eta lidergoa eskuratu ditu.

3. ETAPAKO SAILKAPENA

1 - ROGLIC Primož (Jumbo) 4:26:00

2 - VLASOV Aleksandr (BORA) d.b.

3 - YATES Adam (UAE) d.b.

4 - HOWSON Damien (Q36.5) d.b.

5 - ROMO Javier (Astana) +1:09

6 - BENNETT George (UAE) d.b.

7 - RUBIO Einer Augusto (Movistar) d.b.

8 - PRODHOMME Nicolas (AG2R) +3:17

9 - CASTRILLO Pablo (Kern Pharma) d.b.

10 - QUINN Sean (EF) d.b.

SAILKAPEN NAGUSIA

1 - ROGLIC Primož (Jumbo) 8:19:26

2 - VLASOV Aleksandr (BORA) +0:34

3 - YATES Adam (UAE) +0:40

4 - HOWSON Damien (Q36.5) +1:03

5 - RUBIO Einer Augusto (Movistar) +1:36

6 - BENNETT George (UAE) +1:51

7 - ROMO Javier (Astana) +2:09

8 - TRATNIK Jan (Jumbo) +4:01

9 - CASTRILLO Pablo (Kern Pharma) +4:14

10 - VERONA Carlos (Movistar) +4:20

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena