Txirrindularitza
Fitxaketa
EITB MEDIA
Txirrrindulari kolonbiarrak (28 urte) "esperientzia eta kalitatea" ekarriko ditu, taldearen esanetan. 2023an, laugarren amaitu zuen Eibarko Hiria Sari Nagusia, eta mendiko sailkapena bereganatu zuen Andaluziako Itzulian.
Meneses 2024an arituko da euskal taldean. Argazkia: Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa.
Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Jessenia Meneses txirrindulari kolonbiarra fitxatu du 2024ko denboraldirako, ostegun arratsaldean taldeak berak jakitera eman duenez. Txirrrindulari kolonbiarrak (28 urte) "esperientzia eta kalitatea" ekarriko ditu, taldearen arabera; izan ere, 2023an, laugarren amaitu zuen Eibarko Hiria Sari Nagusia, eta mendiko sailkapena bereganatu zuen Andaluziako Itzulian.
Jessenia Meneses kontinental mailako Colombia Pacto Por El Deporte taldean dabil, denboraldi amaierara arte. Italiako Giroan bi aldiz lehiatu da.
Bere talde berriaren web orriak jasotako adierazpenetan, ziklista kolonbiarrak honakoa esan du: "Europan egotea nire ametsetako bat da, urte askotan egin dut lan hori lortzeko, eta, hain zuzen ere, Laboral Kutxan egoteak asko motibatzen nau. Oso zoriontsu egiten nau talde honetako kide izateak eta maillot hau janzteak. Horregatik, asko estimatzen dut eman didaten aukera hau, eta taldeari hazten laguntzen saiatuko naiz. Igotzailea naiz, baina mota guztietako ibilbideetan molda naiteke; lehiakorra naiz eta anbizio handia dut".
Ion Lazkano Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko kirol arduradunaren iritziz, "Jessenia mendiko etapetan maila ederra emateko txirrindularia da, igotzeko dohainak dituelako. Erakutsi du errepideak gorantz egiten denean oso ondo moldatzen dela. Aurten distirak eta emaitza onak erdietsi ditu lehiatu garen lasterketetan".
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa