Txirrindularitza
Berritzea
EITB MEDIA
Teruelek jauzi garrantzitsua ematen lagundu dio taldeari, seigarren eta zortzigarren sailkatuta La Vueltan, seigarren Burgoseko Itzulian. Halaber, gertu izan zuen garaipena Espainiako Kopan, bigarren izan zen Pontevedran eta hirugarren Villaquilanbren.
Alba Teruel, Laboral Kutxako txirrindularia. Argazkia: Laboral Kutxa Team
Alba Teruelek kontratua berritu du eta, hortaz, beste bi denboralditan jarraituko du Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldearekin, 2024an eta 2025ean, taldeak berak plazaratu duenez. Euskal egituran egin duen lehen urtean "bere kirol maila eta esperientzia berretsi ditu".
Teruelek jauzi garrantzitsua ematen lagundu dio taldeari, seigarren eta zortzigarren sailkatuta La Vueltan, seigarren Burgoseko Itzulian. Halaber, gertu izan zuen garaipena Espainiako Kopan, bigarren izan zen Pontevedran eta hirugarren Villaquilanbren.
Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak zortzi txirrindulari ditu kontratuarekin datorren urterako: Naia Amondarain, Yurani Blanco, Idoia Eraso, Usoa Ostolaza, Nadia Quagliotto, Aileen Schweikart, Alba Teruel eta Debora Silvestri.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa