Txirrindularitza
Lasterketa utzi dute
Agentziak | EITB Media
Lapurreta larunbatetik iganderako gauan gertatu da, eta taldeak lasterketa utzi behar izan du ezin izan duelako bosgarren eta azken etapako irteeran egon.
Euskaltel-Euskadi taldeko furgoneta. Argazkia: @euskaltelteam.
Euskaltel-Euskadi taldeari Esloveniako Tourrerako zituen bizikleta guztiak, 14, eta furgoneta bat lapurtu dizkiote, eta ondorioz, lasterketa utzi behar izan du, bosgarren eta azken etapa lehiatzeko modurik ez zuelako.
Taldeak berak aditzera eman duenez, "lapurreta larunbatetik iganderako gauan gertatu da, taldearen hotelean, eta lapurrek furgoneta bat eraman dute, barruan zuen material guztiarekin".
Furgonetan, besteak beste, "lasterketa lehiatzen ari diren zazpi txirrindularien bizikletak zeuden: Xabier Mikel Azparren, Carlos Canal, Unai Iribar, Xabier Isasa, Txomin Juaristi, Andoni López de Abetxuko eta Gotzon Martín.
Euskaltel-Euskadiko zuzendaritzak gertatutakoa salatu du eta herritarren laguntza izatea espero du lapurtutako materiala berreskuratzeko.
Taldeko arduradunek lehian zeuden zazpi txirrindulariek lasterketa utzi behar izana deitoratu dute.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa