21:48

Txirrindularitza

SUITZAKO ITZULIA

Gino Mäder suspertu dute, amildegi batetik erori eta konorterik gabe geratu ostean

eitb media

Txirrindulari suitzarra amildegi batetik behera erori da Albulapasseko jaitsieran (197. kilometroa), beste korrikalari batekin talka egin ostean, eta ospitalera eraman behar izan dute. Lesioen larritasuna aztertzeke dago oraindik.

  • Larrialdi zerbitzuak Gino Mäder artatu duten unea, ameldegitik erori osetan. Argazkia: EfE

    Larrialdi zerbitzuak Gino Mäder artatu duten unea, ameldegitik erori osetan. Argazkia: EfE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gino Mäderrek (Bahrain-Victorious) eroriko larria izan du Suitzako Itzuliaren bosgarren etapako 197. kilometroan, Albulapasseko jaitsieran. Txirrindulari suitzarra errepidetik irten eta amildegi batetik behera erori ostean, konorterik gabe geratu da uraren gainean. Lekuan bertan suspertu dute medikuek eta, ondoren, helikopteroz Churreko ospitalera eraman dute. Lesioen larritasuna aztertzen ari dira.

Albulapasseko jaitsieran (197. kilometroa) gertatu da ezbeharra; bi korrikalarik talka egin dute abiadura handian zihoazela.

Magnus Sheffield (INEOS Grenadiers) estatubatuarra izan da beste kaltetua, zeina Samedango ospitalera eraman duten hainbat ubeldura eta kommozioarekin. Istripuaren nondik norakoak argitzen dihardute.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena