Txirrindularitza
LEHENENGO ETAPA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Txirrindulari suitzarra izan da onena lehenengo etapan. Remco Evenepoel bigarren izan da, 6 segundora, eta belgikarrak 4 segundo atera dizkio hirugarren bukatu duen Van Aerti.
Stefan Kung suitzarrak (Groupama) bere herrialdean jantzi du Suitzako Itzuliko 86. edizioko liderraren maillota, lehen etapa irabazita. Einsiedelnen hasi eta bukatu da erlojupekoa, eta 12,7 kilometroko ibilbidea izan du.
Kung (Will, 29 urte) izan da nagusi erlojupekoan, 12 kilometroko ibilbide labur baina lehergarria 13 minutu eta 31 segundoko denborarekin eginda. Bigarren postua Remco Evenepoel (Soudal Quick Step) belgikarrarentzat izan da, 6 segundora, eta Wout Van Aert (Jumbo Visma) herrikideari 4 segundo atera dizkio. Ion Izagirrek (Cofidis), berriz, hamahirugarren postuan amaitu du, 27 segundora, eta Pello Bilbao 23. geratu da, 37 segundora.
Ordura arteko marka onena Magnus Sheffield (Ineos) 21 urteko estatubatuarrak egin du (13 minutu eta 42 segundo), baina Kungek hobetu egin du. Geroago helmugaratu dira faborito nagusiak.
Kungen marka ez du inork hobetu; beraz, suitzarrari ez dio ihes egin garaipenak. Evenepoel eta Van Aert ere, ondo ibili dira lehen etapan.
Lehenengo etapako sailkapena eta sailkapen nagusia
1 - KÜNG Stefan (Groupama) 0:13:31
2 - EVENEPOEL Remco (Soudal) +0:06
3 - VAN AERT Wout (Jumbo) +0:10
4 - SHEFFIELD Magnus (INEOS) +0:11
5 - PRICE-PEJTERSEN Johan (Bahrain) +0:17
6 - SKJELMOSE Mattias (Trek) +0:19
7 - BISSEGGER Stefan (EF Education) +0:20
8 - SOBRERO Matteo (Team Jayco) M. T.
9 - ASGREEN Kasper (Soudal) +0:23
10 - AYUSO Juan (UAE Team Emirates) +0:25
11 - IZAGIRRE Ion (Cofidis) +0:27
--------------------------------------
23 - BILBAO Pello (Bahrain) +0:37
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa