15:36

Txirrindularitza

Dauphine Kriteriuma

Jonas Vingegaardek Croix de Fer mendatean irabazi du eta eskura dauka Dauphine Kriteriuma bereganatzea

EITB MEDIA

Jumbo-Vismako danimarkarrak, probako liderra bera, azken igoeran jo du erasoa, etapa amaitzeko bost kilometro geratzen zirela, eta bakarka iritsi da helmugara. Sailkapen nagusian, UAEko Adam Yates dabil bigarren postuan, Vingegaardekiko 02:11ra.

6:33
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jumbo-Visma taldeko Jonas Vingegaard txirrindulari danimarkarrak irabazi du larunbatean 2023ko Dauphine Kriteriumaren zazpigarren etapa, Croix de Fer mendatean, eta, horrela, eskura da lasterketa bereganatzea; izan ere, sailkapen nagusiko lehen postuan dabil, eta nagusitasun handiz ari da lehiatzen proba horretan. Vingegaardek azken igoeran jo du erasoa, etapa amaitzeko bost kilometro geratzen zirela, eta bakarka iritsi da helmugara. Sailkapen nagusian, UAEko Adam Yates dago bigarren postuan, Vingegaardekiko 02:11ra.

Jumbo-Visma taldeko liderrak, larunbatean lortutakoa kontuan izanik, hamar garaipen daramatza denboraldian, eta ematen du bide onean dagoela 2022an Frantziako Tourrean erdietsitako garaipena berresteko. Croix de Fer mendatea gogorra da, 1. mailakoa, eta historiaz beterik dago; bada, Vingegaardek argi irabazi du. Aurretik oraindik bost kilometro zituela alde egin du, eta, helmugan, 43 segundoko aldea eskuratu du Adam Yatesekiko (azken hori ere ibili da bikain), eta 54 segundokoa BORAko Jai Hindleyrekiko. Ben O'Connor (AG2R) bigarren tokian zegoen, sailkapen nagusian, ostiraleko etaparen ostean, eta 1:04 galdu du, bigarren toki horretaz gain.

Mikel Landa ez da fin ibili, eta bost minutu eta 46 segundo galdu ditu. Bahrain-Victorious taldeko murgiarra, sailkapen nagusian, hogeita seigarren tokian dago, liderrarekiko 9:50era. Jonatan Castroviejo eta Omar Fraile (INEOS), ordea, 40. eta 48. tokietan dabiltza.

Dauphine Kriteriuma igandean bukatuko da, eta azken egunak ahalegin handia eskatuko die txirrindulariei. Ibilbidean, sei mendate izango dira, eta, horregatik, lehia eta ikuskizuna egotea aurreikusten da; pentsatzeko modukoa da, baina, Jonas Vingegaardek zehaztuko duela, beste behin ere, lasterketan izan litezkeen mugimendu guztiak zein erritmotan egin behar diren.

7. ETAPAKO SAILKAPENA

1 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) 04:15:47

2 - YATES Adam (UAE) +00:41

3 - HINDLEY Jai (BORA) +00:53

4 - O'CONNOR Ben (AG2R) +01:04

5 - POOLE Max (DSM) +01:10

6 - HAIG Jack (Bahrain) m. t.

7 - MARTIN Guillaume (Cofidis) m. t.

8 - TRAEEN Torstein (Uno-X-Pro) m. t.

9 - MARTÍNEZ Daniel Felipe (INEOS) m. t.

10 - MEINTJES Louis (Intermarche) m. t.

SAILKAPEN NAGUSIA

1 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) 25:22:18

2 - YATES Adam (UAE) +02:11

3 - O'CONNOR Ben (AG2R) +02:24

4 - HINDLEY Jai (BORA) +02:36

5 - HAIG Jack (Bahrain) +03:04

6 - MARTÍNEZ Daniel Felipe (INEOS) +03:27

7 - ALAPHILIPPE Julian (Soudal) +03:48

8 - MARTIN Guillaume (Cofidis) +04:14

9 - MEINTJES Louis (Intermarche) +04:19

10 - TRAEEN Torstein (Uno-X-Pro) +04:21

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena