18:13

Txirrindularitza

Dauphine Kriteriuma

Laportek Dauphine Kriteriumaren hirugarren etapa irabazi eta sailkapen nagusian duen lehen postua indartu du

EITB MEDIA

Jumboko frantziarrak lehen etapa ere irabazi zuen igandean, eta esprintetan bikain moldatzen dela berretsi du; hain zuzen, Le Coteaun, Trentin (UAE) eta Menten (Lotto) espezialistak menderatu ditu. Sailkapen nagusian, 11 segundora du orain Alaphilippe.

  • Christophe Laportek bi etapa garapen daramatza aurtengo Dauphine Kriteriumean. Argazkia: EITB Media.

    Christophe Laportek bi etapa garapen daramatza aurtengo Dauphine Kriteriumean. Argazkia: EITB Media.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jumbo-Visma taldeko Christophe Laporte txirrindulari frantziarrak irabazi du, asteartean, 2023ko Dauphine Kriteriumaren hirugarren etapa, Le Coteaun, eta, horrenbestez, sailkapen nagusian duen lehen postua sendotu egin du; hain zuzen, lasterketako lehen etapan ere nagusitu zen Laporte, igandean, eta ordutik darama maillot horia soinean. Pankartapean, Jumboko ziklistak Matteo Trentin italiarra (UAE) eta Milan Menten alemaniarra (Lotto) esprinter bikainak aurreratu ditu; horrez gain, eta egunean zehar eskuratutako denbora sariei esker, orain 11 segundora du sailkapen nagusian Soudal-Quick Step taldeko Julian Alaphilippe. Azken hori, asteleheneko etapako irabazlea, bigarren dago sailkapen nagusian.

Frantzian jokatzen ari diren lasterketa ospetsuaren hirugarren etapan, denbora sariek jarri dute emozioa; izan ere, sailkapen nagusia estu-estu dago, asteazkenera arte, gutxienez, egun horretan banakako erlojupeko garrantzitsua jokatuko baita; Dauphine Kriteriumeko gizonik indartsuenek orduan erakutsi beharko dute zein sasoi puntutan dauden. Erorikoek ere markatu dute etapa; izan ere, azken zatian bereziki, hainbat izan dira, tropelean zegoen urduritasunaren ondorioz.

Laportek, beraz, beste behin hartu ditu mendean aurkari guztiak. Esprintean, Jon Aberasturi (Trek-Segafredo) ondo ibili da, hamaikagarren sartu baita, asteleheneko hamahirugarren postua hobetuta. Sailkapen nagusian, Bahrain-Victoriouseko Mikel Landak 22 segundora du Jonas Vingegaard (Jumbo), eta 43. tokian dago; Omar Fraile (INEOS) 40. postuan dago, eta Jonathan Castroviejo taldekidea, 115.ean.

Arestian esan bezala, asteazkenean, hilaren 7an, 31,1 kilometroko erlojupekoa jokatuko dute. Etapa Coursen hasi eta Belmont-de-la-Loiren amaituko da. Ziurrenik, agerian geratuko da sailkapen nagusiko lehen postuetan egon nahi duten txirrindulariak zelan dauden.

3. ETAPAKO SAILKAPENA

1 - LAPORTE Christophe (Jumbo) 04:43:28

2 - TRENTIN Matteo (UAE) d. b.

3 - MENTEN Milan (Lotto) d. b.

4 - HOFSTETTER Hugo (Arkea) d. b.

5 - GOVEKAR Matevz (Bahrain) d. b.

6 - BAYER Tobias (Alpecin) d. b.

7 - ZINGLE Axel (Cofidis) d. b.

8 - MIHKELS Madis (Intermarche) d. b.

9 - URIANSTAD Martin d. b.

10 - VAN POPPEL Danny (BORA) d. b.

11 - ABERASTURI Jon (Trek) d. b.

SAILKAPEN NAGUSIA

1 - LAPORTE Christophe (Jumbo) 12:21:28

2 - ALAPHILIPPE Julian (Soudal) +00:11

3 - CARAPAZ Richard (EF Education) +00:17

4 - HERREGODTS Rune (Intermarché) +00:19

5 - VAN GILS Maxim (Lotto) +00:23

6 - WRIGHT Fred (Bahrain) d. b.

7 - BRENNER Marco (DSM) d. b.

8 - BOASSON HAGEN Edvald (TotalEnergies) d. b.

9 - JOHANNESSEN Tobias Halland (Uno-X) d. b.

10 - ZINGLE Axel (Cofidis) d. b. 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena