17:26

Txirrindularitza

Dauphine Kriteriuma

Christophe Laportek irabazi du Dauphine Kriteriumaren lehen etapa, eta lasterketako lehen liderra da

EITB MEDIA

Jumbo-Visma taldeko txirrindulari frantziarrak ia helmugan bertan menderatu du Intermarcheko Rune Herregodts belgikarra; azken hori eguneko ihesaldian izan da, eta amaierara arte borrokatu da garaipena lortzeko. Mikel Landak 22 segundo galdu ditu.

2:48
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Christophe Laporte Jumbo-Visma taldeko txirrindulari frantziarrak irabazi du, igandean, 2023ko Dauphine Kriteriumaren lehenengo etapa, Chambon-sur-Lacen, eta, horrenbestez, lasterketako lehen liderra da. Laportek ia helmugan bertan menderatu du Intermarche taldeko Rune Herregodts belgikarra. Azken hori eguneko ihesaldian izan da, eta amaierara arte borrokatu da garaipena lortzeko. Matteo Trentin italiarra (UAE) izan da bigarren, eta Herregodts hirugarren postuan sartu da. Mikel Landak (Bahrain-Victorious) 22 segundo galdu ditu, azkenean, Jonas Vingegaardekiko; Jumbo-Vismako danimarkarra da proba eskuratzeko faborito nagusia.

Eguraldi oso desatsegina izan da lehen jardunaldi honetan, eta horrek lasterketa markatu du. Testuinguru horretan, bost gizon ibili dira eguneko ihesaldian: Dorian Godon (AG2R), Rune Herregodts (Intermarche), Brent Van Moer (Lotto), Fabio Van den Bossche (Alpecin-Deceuninck) eta Donovan Grondin (Arkea). 50 kilometro falta zirenean, bi minutu eta erdiko abantaila zuen talde horrek tropelarekiko. Ibilbidean, hainbat igoera eta jaitsiera zeuden, eta, horrela, ez zen erraza aldea murriztea. Lasterketaren buruan zihoan taldeak txirrindulariak galdu ditu, pixkanaka, eta, azkenean, Van Moer eta Herregodts geratu dira aurrean. Helmugara iristeko 10 kilometroren faltan, segundo batzuetako abantaila besterik ez zuten.

Intermarche taldeko belgikar gazteak ez du amore eman, eta aurrera agin du, ausart. Tropelak etapa amaitzeko metro batzuk soilik falta zirenean harrapatu du, eta bakarrik bi gizonek zeharkatu dute helmuga berak baino lehen: Laportek, garaileak, eta Trentinek.

Laporteren garaipenaz gain, etapak Mikel Landak galdutako 22 segundoak ere utzi ditu; murgiarrak, nolanahi ere, zazpi egun ditu aurretik denboraldian zehar emandako maila bikaina berresteko.

LEHEN ETAPAKO SAILKAPENA

1 - LAPORTE Christophe (Jumbo) 03:43:30

2 - TRENTIN Matteo (UAE) d. b.

3 - HERREGODTS Rune (Intermarche) d. b.

4 - ZINGLE Axel (Cofidis) d. b.

5 - VAN GILS Maxim (Lotto) d. b.

6 - VAN POPPEL Danny (BORA) d. b.

7 - BAGIOLI Andrea (Soudal) d. b.

8 - WRIGHT Fred (Bahrain) d. b.

9 - STANNARD Robert (Alpecin) d. b.

10 - BRENNER Marco (DSM) d. b.

SAILKAPEN NAGUSIA

1 - LAPORTE Christophe (Jumbo) 03:43:20

2 - TRENTIN Matteo (UAE) +00:04

3 - HERREGODTS Rune (Intermarche) +00:06

4 - ZINGLE Axel (Cofidis) +00:10

5 - VAN GILS Maxim (Lotto) d. b.

6 - VAN POPPEL Danny (BORA) d. b.

7 - BAGIOLI Andrea (Soudal) d. b.

8 - WRIGHT Fred (Bahrain) d. b.

9 - STANNARD Robert (Alpecin) d. b.

10 - BRENNER Marco (DSM) d. b. 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena