19:14

Txirrindularitza

Burgosko Itzulia

Vollering, Burgosko Itzuliko garailea azken etapa irabazita

EITB Media

Demi Vollering nagusitu da lasterketako laugarren etapan, eta itzulia bereganatu du.

  • Demi Vollering

    Demi Volleringen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Demi Volleringek (SD Works) irabazi du 2023ko Burgosko Itzulia, igande honetan, maiatzaren 21ean, laugarren eta azken etapan garaipena bereganatuta. Azken igoeran jo du erasoa herbeheretarrak, eta lehena izan da helmugako marra gurutzatzen. UAE taldeko Erica Magnaldi eta Silvia Persico izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Ez da ezustekorik izan, eta faboritoa nagusitu da Burgosko Itzulian. Shirin Van Anrooij (Trek) izan da sailkapen nagusiko bigarrena, eta Ashleigh Moolman (AG Insurance) hirugarrena.

Ihesaldi saiakerak egon dira hasieratik. Silvia Zanardi (BePink) izan da lehena tropeletik jauzi egiten, eta 40 segundoko abantaila lortu duen arren, tropelak harrapatu egin du. Geroago, Elisa Balsamo (Trek) eta Aalexandra Manly (Jayco) jarri dira lasterketa buruan, eta Sara Martíinek (Movistar) ere bat egin du haiekin. Hirukoteak tropelari atera dion errenta handiena 1 minutu eta 43 segundokoa izan da.

Tropela hautsi egin da etapako azken txanpan. Demi Volleringek erritmoa bizitu du, pixkanaka-pixkanaka txirrindulariak atzean uzten joan da, eta helmugarako 7 kilometro falta zirenean jo du eraso erabakigarria. Van Anrooij herrikidea atzean geratu da, eta atzerago, boskote hau: Ashleigh Moolman (AG Insurance), Chloe Dygert (Canyon), Cecilie Uttrup Ludwig (FDJ), Silvia Persico (UAE) eta Erica Magnaldi (UAE). 

Lorena Wiebes (SD Works) liderrak denbora galdu du. Hala, Van Anooij harrapatu duen taldea saiatu da Volleringen parera iristen, baina ez du lortu. Horrela, Demi Vollering helmugaratu da lehen postuan, Mgnaldi izan da bigarren eta Perisco hirugarren.

4. etapako sailkapena:

Demi VOLLERING (SDW) 3:24:08

2 - Erica MAGNALDI (UAD) + 1:35

3 - Silvia PERSICO (UAD) + 1:36

4 - Shirin VAN ANROOIJ (TFS) + 1:40

5 - Ashleigh MOOLMAN (AGS) + 1:40

6 - Cecilie Ulttrup LUDWIG (FST) + 1:52

7 - Marlen REUSSER (SDW) + 2:29

8 - Clara KOPPENBURG (COF) + 2:31

9 - Chloé DYGERT (CSR) + 2:32

10 - Agnieszka SKALNIAK-SOJKA (CSR) + 2:35

Sailkapen nagusia:

1 - Demi VOLLERING (SDW) 11:46:12

2 - Shirin VAN ANROOIJ (TFS) + 2:07

3 - Ashleigh MOOLMAN (AGS) + 2:11

4 - Chloé DYGERT (CSR) + 2:43

5 - Marlen REUSSER (SDW) + 3:04

6 -  Agnieszka SKALNIAK-SOJKA (CSR) + 3:21

7 - Tamara DONOVA (CGS) + 3:48

8 - Soraya PALADIN (CSR) + 3:59

9 - Silvia PERSICO (UAD) + 4:05

10 - Erica MAGNALDI (UAD) + 4:07

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena