Txirrindularitza
Armstrong auzia
Erredakzioa
Holandako egunkari baten arabera, Leipheimer, Hincapie, Zabriskie, Vande Velde eta Vaughters AEBetako Dopinaren Aurkako Agentziarekin akordio batera heldu dira.
Lance Armstrong. Argazkia: EFE.
Holandako De Telegraaf kazetaren arabera, Levi Leipheimer (Omega Pharma-Quick Step), George Hincapie (BMC), David Zabriskie, Christian Vande Velde (Garmin-Sharp) eta Jonathan Vaughters (erretiratua) AEBetako Dopinaren Aurkako Agentziarekin (USADA) akordio batera heldu dira, dopatu zirela aitortzeko eta Lance Armstrong txirrindulariaren kontrako lekukotasuna emateko.
Horrela, Leipheimer, Hincapie, Zabriskie eta Vande Velde txirrindulariek soilik sei hilabeteko zigorra jasoko dute, Espainiako Itzuliaren ostean betetzekoa, hurrengo urtean berriz korritu ahal izateko. Orain, Frantziako Tourrean daude, eta Olinpiar Jokoetan aritzeari uko egin diote.
Txirrindulariek USADAk Armstrongen aurka abiatutako auzian laguntzeagatik jasoko omen dute zigor murriztua. Vaughtersek (Garmin-Sharp taldeko kirol zuzendari da gaur egun) ukatu egin du, Twitter bidez, inork testigantzaren truke zigorrik jaso duela.
Hurrengo zuzenekoak
24 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria |
25 | 23:30 - 00:30 | AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa