15:15

Txirrindularitza

Revolta 2023

Steelsek irabazi du reVolta, erakustaldia emanda

EITB Media

Claire Steelsek bereganatu du garaipena Kataluniako lasterketan. Britainiarra ihes eginda iritsi da helmugara eta 50 segundo atera dizkio bigarren izan den Clara Koppenburg. Josie Talbotek osatu du podiuma helmuga irabazlearekiko 1'33"ra gurutzatuta.

  • Claire Steels

    Claire Steels, Sant Cugat del Valleseko helmugan lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Claire Steelsek (Israel-Premier Tech Roland) irabazi du 2023ko reVolta larunbat honetan, apirilaren 29an. Egun bakarreko emakumezkoen lasterketa honek lotura du Kataluniako Voltarekin.

Steelsek erakustaldia eman du reVoltaren laugarren edizioan. Britaniarra aise nagusitu da Sant Cugat del Vallesen hasi eta amaitu den 126,9 kilometroko ibilbidean. Israel taldeko txirrindulariak eraso erabakigarria jo du Alt de la Creu d'Aragall mendaterako igoeran, helmugarako 32 kilometro falta zirenean, eta inor ez da haren erritmoa jarraitzeko gai izan. Hala, ihes eginda iritsi da helmugara eta garaipena bereganatu du.

Clara Koppenburg (Team Cofidis) izan da bigarren 50 segundora eta bere taldekide Josie Talbot hirugarren garailearekiko minutu eta 33 segundora. Bestalde, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeak lasterketa bikaina egin du: Nadia Quagliotto laugarren izan da, Iurani Blanco bosgarren, eta, Eneritz Vadillo eta Eider Merino 15 eta 16. hurrenez hurren.

Eguneko lehen ihesaldian Cofidis, Massi Tactic, Israel-Premier Tech Roland eta Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeetako txirrindulariak izan dira protagonista. Hala ere, Alt de la Creu d'Aragallerako igoeran ihes eginda joan direnen saiakera amaitu egin da, atzetik zetozen Koppenburgek eta Steelsek harrapatu eta gainditu egin baitituzte. Ondoren, Steelsek erasoa jo du, eta Koppenburgek ezin izan dio jarraitu. Ondorioz, britainiarra izan da nagusi.

Horrenbestez, Claire Steels da reVolta irabazi duen laugarren txirrindularia. Lehenago, garaile izan dira: Koppenburg 2022an, Katrine Aalerud (Movistar Team) norvegiarra 2021ean eta Lauren Stephens (Cylance Pro Cycling) estatubatuarra 2018an.

2023ko reVoltako sailkapena:

1 - STEELS Claire (Israel) 3:25:06

2 - KOPPENBURG Clara (Cofidis) +0:50

3 - TALBOT Josie (Cofidis) +1:33

4 - QUAGLIOTTO Nadia (Laboral Kutxa) d. b.

5 - BLANCO Iurani (Laboral Kutxa) d. b.

6 - SOUYRIS Manon (Abadie) d. b.

7 - VALGONEN Valeria (Massi) d. b.

8 - CZAPLA Justyna (Canyon) d. b.

9 - PINTAR Urška (BTC) d. b.

10 - STANNARD Elizabeth (Israel) d. b.

---------------------------------------------------
15 - VADILLO Eneritz (Laboral Kutxa) d. b.

16 - MERINO Eider (Laboral Kutxa) +1:35

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena