18:48

Txirrindularitza

Romandiako Itzulia

Josef Cernyk irabazi du Romandiako Itzuliko atariko etapa, eta lasterketako lehen liderra da

EITB MEDIA

Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari txekiarra, erlojupekoetan espezialista, izan da azkarrena Port-Valaisen, probari hasiera eman dion 6,8 kilometroko atarikoan. Jonathan Castroviejok hamalaugarren egin du, Cernyk baino 12 segundo gehiago erabilita, eta Ion Izagirrek 35 segundo galdu ditu.

  • Josef Cerny, atarikoan; bera nagusitu da erlojupekoan. Argazkia: EFE.

    Josef Cerny, atarikoan; bera nagusitu da erlojupekoan. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Josef Cerny Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari txekiarrak irabazi du 2023ko Romandiako Itzuliko atariko etapa, asteartean, eta, ondorioz, lasterketako lehen liderra da. Cerny, erlojupekoetan espezialista, izan da azkarrena Port-Valaisen, probari hasiera eman dion 6,8 kilometroko atarikoan; Jumbo-Visma taldeko Tobias Foss norvegiarra sailkatu da bigarren, txekiarrak baino segundo bat gehiago erabilita, eta Remi Cavagna frantziarrak (Cernyren taldekidea da) egin du hirugarren denborarik onena, segundo bakarrera. Ineos-Grenadiers taldeko Jonathan Castroviejo bikain ibili da, eta hamalaugarren egin du, 12 segundora, eta Ion Izagirrek (Cofidis) 35 segundo galdu ditu, azkenean.

Romandiako Itzulia irabazteko faborito nagusiek zer egin duten aztertuta, Juan Ayuso UAE Emirates taldeko espainiarra aritu da ondoen. Ayusok Cernyk baino 12 segundo gehiago behar izan ditu ibilbidea burutzeko; hau da, Castroviejoren parean ibili da. Romain Bardetek (DSM) 16 segundo galdu ditu, Adam Yatesek (UAE) 19, Simon Yatesek (Jayco) 20 eta Sergio Higuitak (Bora-hansgrohe) 26.

Asteazkenean, hilaren 26an, Romandiako Itzuliko lehen etapa jokatuko dute. Crissierren hasi eta Vallee de Jouxen amaituko da, eta 170,9 kilometroko ibilbidea izango du. Bidean, 2. mailako bi mendate eta 3. mailako beste bat igo beharko ditu tropelak.

ATARIKO ETAPAKO ETA SAILKAPEN NAGUSIKO SAILKAPENA

1. CERNY, Josef (Soudal) 07:25

2. FOSS, Tobias (Jumbo) +00:01

3. CAVAGNA, Remi (Soudal) d. b.

4. DENZ, Nico (Bora) +00:04

5. SUTER, Joel (Tudor) +00:05

6. HAYTER, Ethan (Ineos) d. b.

7. BJERG, Mikkel (UAE) +00:09

8. SOBRERO, Matteo (Jayco) d. b.

9. OLIVEIRA, Ivo (UAE) d. b.

10.VERNON, Ethan (Soudal) +00:10

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena