Txirrindularitza
Berritzea
EITB MEDIA
"Bidaia bikaina izan dut taldearekin; erabateko babesa eman dit, egun naizen txirrindularia izateko", adierazi du danimarkarrak. 2022an Frantziako Tourra irabazi zuen, eta garaipen hori errepikatzea da 2023rako duen helburu nagusia.
Vingegaard, garaile Eibarren, Itzulian; sailkapen nagusian ere izan zen aurrenekoa. Argazkia: EFE.
Albisteak (7)
Jonas Vingegaard txirrindulari danimarkarrak, Frantziako Tourreko egungo txapelduna bera, Jumbo-Visma taldearekin berritu du, 2027ra arte, asteartean jakitera eman dutenez.
"Bidaia bikaina izan dut taldearekin; erabateko babesa eman dit egun naizen txirrindularia izateko", adierazi du, ohar bidez, danimarkarrak. 2022an Frantziako Tourra irabazi zuen, eta garaipen hori errepikatzea da 2023rako duen helburu nagusia, ohar horretan zehaztu duenez.
"Frantziako Tourra oso berezia da. Podiumeko maila gorenean izan nuen sentsazioa ikaragarria izan zen. Garaipen gehiago lortzea da nire helburua", esan du Vingegaardek. 2022an bezala, Tadej Pogacar izango du aurkari nagusia; 2023ko denboraldian, orain arte, lasterketa bakar batean aritu dira nor baino nor gehiago, Paris-Nizan, hain zuzen, eta Pogacarrek irabazi zuen lehia.
Richard Pluge Jumbo-Vismako zuzendariaren esanetan, Vingegaard "diamante landugabea" zen 2019an, alegia, taldeak fitxatu zuenean: "Orain, gure aurreneko postuari eutsi nahi badiogu, txrrindulari funtsezkoa da".
Taldearen babesle nagusia Jumbo da, hau da, Herbehereheetako supermerkatu kate bat. Jumbo aztertzen ari da 2024an kontratu hori bertan behera uzteko aukera.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa