20:41

Txirrindularitza

Fitxaketa

Mikel Nieve Kern Pharma taldean hasi da lanean, teknikari gisa

EITB MEDIA

Taldearen asmoa da errendimendu atalak indartzea eta egitura bezala aurrerapausoa ematea. "Talde honetan, ilusioa eta aurrera egiteko gogoa dute; nire helburua izango da errendimendurik handiena ateratzen laguntzea", adierazi du txirrindulari ohiak.

  • Mikel Nieve, artxiboko irudian, Caja Rural taldean zebilela. Argazkia: EITB Media.

    Mikel Nieve, artxiboko irudian, Caja Rural taldean zebilela. Argazkia: EITB Media.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Txirrindulari profesional bezala erretiroa hartu eta lau hilabetera, Mikel Nieve Kern Pharma taldean hasi da lanean, teknikari gisa. Fitxaketa hori eginez, Kern Pharmaren asmoa da errendimendu atalak indartzea eta egitura bezala aurrerapausoa ematea, taldeak berak asteazkenean zehaztu duenez. Nievek "ilusio eta gogo handiz" ekin dio lanari. "Nire zeregina interesgarria iruditzen zait, bereziki ideiak partekatzen ditugulako. Erakartzen nau lan honek", adierazi du. Nieveren ustez, garrantzitsua da "laneko eta irmotasuneko balioak bultzatzea, egunetik egunera hobera egiten saiatzea eta zure onena ematea. Talde honetan, ilusioa eta aurrera egiteko gogoa dute; nire helburua izango da errendimendurik handiena ateratzen laguntzea", azaldu du.

Teknikari berria bere esperientzian oinarrituko da, eta "Errendimendu arloaren, Kirol Zuzendaritzaren eta txirrindularien arteko lotura" izaten ahaleginduko da, kirol zuzendaria izateaz gain: "Mutilak ulertzen saiatuko naiz, nola dauden, zer sentitzen duten, eta zuzendariek zer eskatzen duten. Lasterketa bat prestatzeak ete motibatu egiten nau, eta zuzentzeak ere bai".

Maila gorenean 15 denboraldi eman zituen Nievek, eta garaipen handiak erdietsi, besteak beste, Italiako Giroan eta Espainiako Vueltan. 22 itzuli handitan parte hartu zuen, eta talde handietan izan zen: Euskaltel-Euskadi, Sky, BikeExchange eta Caja Rural.

Juanjo Oroz Kern Pharmako manager nagusiaren iritziz, Nievek irizpidea eta esperientzia ekarriko dizkio taldeari, eta horiek beharrezkoak dira aurrerapausoa emateko. "Ziklisten egunerokoan izango da, euren eta taldearen bilakaeran zentratuko da. Gehitu eta batuko du", nabarmendu du.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    09 12:35 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Seigarren etapa
    24 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena