11:19

Txirrindularitza

Flandriako Itzulia

2023ko Flandriako Itzulia: profila, parte-hartzaileak eta ibilbidea

EITB MEDIA

Mathieu van der Poel, Wout van Aert eta Tadej Pogacar izango dira, igandean, Belgikako klasiko handian, nazioarte mailan ospe handienetakoa duen egun bateko lasterketan. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute proba. Oier Lazkano ere parte-hartzaileen zerrendan dago.

  • Irudia: Flandriako Itzulia.

    Irudia: Flandriako Itzulia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Flandriako Itzulia 107. aldiz jokatuko dute igandean, apirilaren 2an; 1913an antolatu zuten lehen aldiz, eta nazioarte mailan ospe handienetakoa duen klasikoa da. 273,4 kilometroko ibilbidea du, eta Brujasetik irtengo da; helmuga Oudenaarden izango dute txirrindulariek. Parte-hartzaileen zerrendan, besteak beste, Mathieu van der Poel 2022ko irabazlea, Wout van Aert eta Tadej Pogacar daude, bai eta Oier Lazkano ere; azken horrek, gainera, asteazkenean erakutsi zuen sasoi onean dabilela, Flandrian Zehar klasikoan bigarren postua lortuz. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute proba.

Aurreko egunean, Miguel Indurain Sari Nagusia da; biharamunean, aldiz, Euskal Herriko Itzulia hasiko da. Flandriako Itzulia igandeko 10:00etan abiatuko da, eta antolatzaileen aurreikuspena da irabazlea 16:30 aldera iristea helmugara, pixka bat lehenago berez. Oude Kwaremont eta Paterberg izango dira oztopo nagusiak ziklistentzat ibilbidearen azken kilometroetan, Flandriako Itzuliak berak nabarmendu duenez; bi mendixka dira horiek, hurrenez hurren 2.200 eta 360 metrokoak, malda gogorrak dituzte eta zolatuta daude.

Brujaseko irteeran izango diren txirrindularien zerrenda maila gorenekoa da, Flandriako Itzulian ohikoa denez. Alpecin – Deceuninck taldea 2022an lortutako garaipena berriro eskuratzen saiatuko da; Mathieu van der Poel herbeheretarra gailendu zen duela urtebete, eta aurten ere irabaztea du helburu. Van der Poelek, besteak beste, Soren Kragh Andersen danimarkarra izango du laguntzaile. Jumbo - Visma taldea bikain ibili da azken asteotan, hainbat garaipen erdietsita, eta Flandriako Itzulian Wout van Aert eta Christophe Laporte izango ditu; Laportek, aurreko egunetan, Gante - Wevelgem eta Flandrian Zehar klasikoak irabazi ditu. Tadej Pocagar UAE Team Emirates taldeko burua izango da, eta Tim Wellens eta Matteo Trentin ere izango du aldamenean; Soudal Quick-Stepen aurreikuspena da Julian Alaphilippe, Kasper Asgreen eta Davide Ballerini izatea lasterketan.

Tom Pidcock ahaleginduko da Ineos – Grenadiers taldeari garaipena ematen. Kinieletan, halaber, hauek ere agertzen dira: Biniam Girmay (Intermarche), Peter Sagan (TotalEnergies) eta Alexander Kristoff (Uno-X).

Oier Lazkano Movistar taldeko gasteiztarrak ere merezi du kiniela horietan egotea. Asteazkenean, Flandrian Zehar lasterketan, erakustaldia eman zuen, bigarren postua lortuta. Orain, Flandriako Itzulian, gogor borrokatuko du Lazkanok.

2023KO FLANDRIAKO ITZULIAREN PROFILA

Irudia: Flandriako Itzulia.

Irudia: Flandriako Itzulia.

Halaber, igandean ere, munduko txirrindularirik onenetako batzuk emakumezkoen Flandriako Itzulian arituko dira. Lasterketak 156,6 kilometroko ibilbidea izango du, eta azken 45 kilometroak, Kopenberg mendaterako igoeratik, gizonezkoek ere egin beharko dituztenak izango dira; proba 13:30ean irtengo da Oudenaardetik, eta irabazlea 17:30 aldera zeharkatuko du helmuga, udalerri horretan bertan.

SD Workx taldeko Lotte Kopecky txirrindulari belgikarrak, alegia, 2022ko irabazleak, aurten ere garaipena lortzeko faborito nagusia da. Annemiek van Vleuten herbeheretarra (Movistar), Elisa Balsamo italiarra (Trek – Segafredo) eta Cecilie Uttrup Ludwig danimarkarra (FDJ - Suez) hautagaiak dira, baina, Kopeckyren balizko garaipen hori gauzatzea saihesteko.

Aipatutako horiek ez ezik, beste txirrindulari bikain asko ere izango dira Flandrian, igandean: Lorena Wiebes, Demi Vollering eta Marlen Reusser (SD Workx), Liane Lippert, Floortie Mackaij eta Arlenis Sierra Canadilla (Movistar), Shari Bossuyt (Canyon Sram Racing), Jane Zoe Backstedt (EF Education), Grace Brown (FDJ – Suez), Sanne Cant (Fenix – Deceuninck), Pfeiffer Georgi (DSM), Marianne Vos eta Coryn Rivera (Jumbo – Visma), Elisa Longo Borghini (Trek – Segafredo), Marta Bastianelli eta Silvia Persico (UAE Team ADQ) eta Maria Giulia Confalonieri (Uno-X) nabarmendu dituzte antolatzaileek.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena