Txirrindularitza
Paris-Niza 2023
EITB Media
Ostiral honetarako, martxoaren 10erako, aurreikusita zegoen Tourves eta La Colle-sur-Loup arteko etapa bertan behera uztea erabaki dute lasterketako antolatzaileek, haizeteengatik hainbat zuhaitz erori direlako etapako ibilbidean.
Tropelaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
2023ko Paris-Nizako seigarren etapa bertan behera geratu da. Hala jakinarazi dute lasterketako antolatzaileek ostiral honetan, martxoaren 10ean, komunikatu baten bidez. Hasieran, 80 kilometrora laburtu dute Tourvesek hasi eta La Colle-sur-Loupen bukatzekoa zen 197,4 kilometroko ibilbidea zuen etapa, baina, geroago, antolatzaileek bertan behera uzteko erabakia hartu dute "ezohiko haize-bolada bortitzengatik".
"Etaparen ibilbidea aldatzeko hainbat aukera aztertu ditugu, baina eguraldiak hobera egiten ez duela ikusita eta tokian tokiko agintariekin adostuta, erabaki dugu Paris-Nizako 81. edizioko 6. etapa bertan behera uztea txirrindularien segurtasuna bermatzeko", jakinarazi dute antolatzaileek.
Haizeteengatik hainbat zuhaitz erori dira errepidera, eta, horregatik, seigarren etapa jokatzea ezinezkoa izan dela gaineratu dute Paris-Nizako antolatzaileek.
Ondorioz, lasterketa larunbatean, martxoaren 11n, jarriko da berriz martxan zazpigarren etaparekin. Niza eta Col de la Couillole artekoa mendiko etapa izango da. Ibilbidean bi mendate puntuagarri egongo dira: Cota de Tourette du Chateaukoa 17,9 kilometroko igoera da, % 4,5eko batez besteko maldekin) eta Col de la Couillolekoa (1.676 metro) 15,8 kilometroko igoera da, eta malden batezbestekoa % 7,3koa da.
Zazpigarren etapa zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, larunbatean, 11:30ean hasita.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa