17:13

Txirrindularitza

Laugarren etapa

Pogacarrek La Loge des Gardesen irabazi du, eta Paris-Nizako lehen postuan jarri da

EITB MEDIA

UAE Team Emirates taldeko txirrindulari esloveniarrak igoera ikusgarria egin du lasterketako laugarren etaparen amaieran izan den lehen mailako mendatean; soilik David Gauduk izan du indarra Pogacarren parean ibiltzeko. Vingegaard seigarren sartu da, 43 segundo galduta.

  • Pogacar, La Loge des Gardeseko helmugan garaile. Argazkia: EITB Media.

    Pogacar, La Loge des Gardeseko helmugan garaile. Argazkia: EITB Media.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tadej Pogacar UAE Team Emirates taldeko txirrindulari esloveniarrak 2023ko Paris-Nizako laugarren etapa irabazi du asteazkenean, La Loge des Gardes lehen mailako mendatean, eta, gainera, lasterketako lehen postuan jarri da eta maillot horia janztea lortu du. Pogacarrek igoera ikusgarria egin du azken kilometroetan izan den mendatean, eta soilik David Gaudu Groupama-FDJ taldeko bretoiarrak izan du indarra Pogacarren parean ibiltzeko. Jumbo-Visma taldeko Jonas Vingegaard danimarkarra seigarren sartu da etapan, Pogacarrekiko 43 segundo galduta.

Astearteko taldekako erlojupekoan, Jumbo-Vismak aurreikuspena bete egin zuen; garaipena eskuratzeaz gain, lehen alde esanguratsuak ezarri zituen, lasterketan. Asteazkenerako, ematen zuen etapak mendate batean amaitzeak lehia bizia ekar zezakeela, gizonik indartsuenen artean, eta hala gertatu da. Txirrindulari batzuen ihesaldi bat izan da, Jonas Gregaard mendiko sailkapeneko liderra bertan zegoela (mendiko sailkapena da Pogacar lehen postuan ez dagoen banakako sailkapen bakarra), baina, La Loge des Gardes igo aurretik, tropela elkarturik zegoen. Ia zazpi kilometroko igoera zuten aurretik, eta batezbeste % 7,1eko aldapa. Faboritoen taldea azkar-azkar murriztu da; Magnus Cort Nielsen liderrak, esate baterako, segituan ikusi du ezin zuela erritmoari eutsi.

Jonas Vingegaardek jo du lehen erasoa, lau bat kilometro geratzen zirela, eta zuloa egin du, baina Pogacarrek segituan harrapatu du. Bi txirrindulariak, metro batzuetan, lasterketa buruan izan dira, baina taldea berehala jarri da haien parean; une horretan egin du aurrera David Gauduk, eraso sendo bat gauzatuta. Groupama-FDJ taldeko bretoiarra bizi atera da, 15 bat segundoko aldea erdietsi du, eta orduan jo du erasoa Pogacarrek, Vingegaard eta besteak atzean utzita. Pogacar segundo batzuetan iritsi da Gaudu zebilen puntura.

Hortik aurrera, helmugaraino, Pogacarrek eta Gauduk aldea handitu dute; atzean, Vingegaardek, ordea, ez du behar adinako indarra izan, eta beste txirrindulari batzuk ere jarri dira haren parean. Esprintean, Pogacarrek aise menderatu du Gaudu, eta denbora saria ere bereganatu du; Vingegaard seigarren postuan heldu da, 43 segundoren buruan.

Sailkapen nagusian, Pogacarren lehen postuaz gain, nabarmentzekoa da Gaudu bigarren dagoela, hamar segundora, eta Vingegaard hirugarren, 44 segundo galduta. Cofidiseko Ion Izagirre hamabigarren tokian dabil, bi minutura; Gorka anaia (Movistar) 37. postuan dago, 5:56ra, eta Omar Fraile (INEOS), 38.ean, 5:57ra. Imanol Erviti (Movistar) 97. tokian dabil, 23:31ra.

Paris-Nizak bosgarren etapa jokatuko du ostegunean; Saint-Symphorien-sur-Coisen hasi eta Saint-Paul-Trois-Chateaux udalerrian amaituko da, 212 kilometro eginda. Ibilbidean, mendiko sailkapenerako lau mendate izango dira, bigarren mailako bi (lehen kilometroetan biak), eta hirugarren mailako beste bi. Azkena, hirugarren mailakoa bera, helmugarako 30 bat kilometrora igo beharko dute txirrindulariek.

LAUGARREN ETAPAKO SAILKAPENA

1 - POGACAR Tadej (UAE Team Emirates) 4:01:17

2 - GAUDU David (Groupama-FDJ) +0:01

3 - MADER Gino (Bahrain-Victorious) +0:34

4 - PARET-PEINTRE Aurelien (AG2R Citroën Team) +0:42

5 - VAUQUELIN Kevin (Team Arkea) +0:43

6 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo-Visma) d. b.

7 - BARDET Romain (DSM) +0:51

8 - MARTINEZ Daniel Felipe (INEOS) d. b.

9 - YATES Simon (Jayco) d. b.

10-JORGENSON Matteo (Movistar) d. b.

CLASIFICACIÓN GENERAL

1 - POGACAR Tadej (UAE Team Emirates) 11:55:00

2 - GAUDU David (Groupama-FDJ) +0:10

3 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo-Visma) +0:44

4 - YATES Simon (Jayco) +0:56

5 - MÄDER Gino (Bahrain-Victorious) +1:19

6 - BARDET Romain (DSM) +1:40

7 - MARTINEZ Daniel Felipe (INEOS) d. b.

8 - JORGENSON Matteo (Movistar) +1:42

9 - POWLESS Neilson (EF Education-EasyPost) +1:44

10-SOBRERO Matteo (Jayco) +1:54

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena