18:43

Txirrindularitza

TIRRENO-ADRIATIKO

Fabio Jakobsenek irabazi du Tirreno-Adriatiko 2. etapa esprintean; Gannak lider jarraitzen du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Herbeheretarrak Jasper Philipsen eta Fernando Gaviria gainditu ditu helmugan.

  • Jakobsen eta Philipsen

    Jakobsen eta Philipsen esprintean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fabio Jakobsen (Soudal-Quick Step) herbeheretarrak irabazi du astearte honetan Tirreno-Adriatikoko bigarren etapa, Camaiore eta Follonica artean (210 kilometro), photo finishak erabaki duen esprint gogorrean. Jasper Philipsen (Alpecin-Deceuninck) eta Fernando Gaviria (Movistar Team) gainditu ditu, eta Filippo Gannak (INEOS Grenadiers) jarraitzen du lider.

Borroka amaierara arte irekita egon da, zenbait taldek bere esprinterrentzako jaurtiketa lerro onena bilatzen jardun dute. Eta azkarrena, indartsuena, Fabio Jakobsen izan da. Esprinta oso estua izan da eta ondorioz, epaileen berrespena behar izan du etapako irabazlea zela jakiteko.

Jasper Philipsen Alpecin-Deceuninck taldeko belgikarra milimetro gutxiren aldearekin gainditu du, eta Fernando Gaviria kolonbiarra, berriz, alde handiagoarekin. Movistar Teameko esprinterraren urruneko erasoa, indartsua izan arren, saririk gabe geratu da, izan ere esprinta luze samarra egin zaio.

Etapa honetan tropelak ez du arazorik izan pisuzko txirrindularirik gabeko ihesaldi txiki batekin amaitzeko, Jakobsenek bere 2023ko bigarren garaipena lortu du (San Juanen irabazita) eta bere ibilbide profesionaleko 40. garaipena du. INEOS Grenadiers taldeko Filippo Gannak jarraitzen du sailkapen nagusiaren buruan.

Asteazken honi begira, bi itsasoetako lasterketaren hirugarren etapak ibilbide irregularragoa dakar, helmugatik urrun dauden bi mendaterekin. Hori bai, Follonica eta Foligno arteko 216 kilometro luzeak ihesaldietarako agertoki egokiak izango dira.

ETAPAKO SAILKAPENA

1 - JAKOBSEN Fabio (Soudal - Quick Step) 5:06:33

2 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin-Deceuninck) d.b.

3 - GAVIRIA Fernando (Movistar Team) d.b.

4 - GIRMAY Biniam (Intermarché) d.b.

5 - MOLANO Juan Sebastián (UAE Team Emirates) d.b.

6 - BAUHAUS Phil (Bahrain – Victorious) d.b.

7 - GROENEWEGEN Dylan (Team Jayco AlUla) d.b.

8 - CONSONNI Simone  (Cofidis) d.b.

9 - MEEUS Jordi (BORA – hansgrohe) d.b.

10 - BOUHANNI Nacer (Team Arkéa Samsic) d.b.

 

SAILKAPEN OROKORRA

1 - GANNA Filippo (INEOS Grenadiers) 5:19:01

2 - KÄMNA Lennard (BORA – hansgrohe) +0:28

3 - SHEFFIELD Magnus (INEOS Grenadiers) +0:31

4 - MCNULTY Brandon (UAE Team Emirates) +0:34

5 - ARENSMAN Thymen (INEOS Grenadiers) +0:39

6 - ALMEIDA João (UAE Team Emirates) +0:41

7 - LEKNESSUND Andreas (Team DSM) d.b.

8 - PEDERSEN Casper (Soudal - Quick Step) +0:47

9 - KELDERMAN Wilco (Jumbo-Visma) +0:48

10 - LUTSENKO Alexey (Astana Qazaqstan Team) d.b.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    08 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    24 12:00 - 14:00 HERRI KIROLAK | Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa
    24 12:00 - 13:45 ATLETISMOA | Alcobendaseko Krosa
    24 16:10 - 16:50 PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa
    24 17:00 - 20:00 PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria
    25 23:30 - 00:30 AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena