Txirrindularitza
Txirrindularitza
EITB MEDIA
Aurten ere, txirrindularitzaren hitzordu garrantzitsuenak EITBn jarraitzeko aukera izango dute ikus-entzuleek, horien artean, Euskal Herriko Itzulia, Emakumeen Itzulia edo Frantziako Tourra.
Paris-Niza lasterketaren zuzeneko emanaldiarekin hasi da 2023ko txirrindularitza denboraldia EITBn. Igandean, martxoaren 5ean hasita, hurrengo igandera arte luzatuko da, martxoak 12. Guztira 1.202 kilometro izango ditu eta 8 etapatan banatuko da.
Zortzi etapak zuzenean eskainiko dira ETB1en eta eitb.eus-en, Fermin Aramendi eta Alfontso Arroio esatarien kontakizunarekin. Etapa luzeena ostegunekoa izango da, bosgarrena, Saint Symphorien sur Coise - Saint Paul-Trois Chateaux, 212,4 kilometroz osatuta egongo dena.
Alfontso Arroio eta Fermin Aramendi
Txirrindularitza denboraldia EITBn
Aurtengo txirrindularitza denboraldiaren lasterketa ikusgarrienak EITBn izango dira ikusgai, horien artean: Paris-Niza (martxoak 5-12), Lizarrako Sari Nagusia (apirilak 1), Tour de Flandes (apirilak 2), Euskal Herriko Itzulia (apirilak 3-8), Paris-Roubeaux (apirilak 9), Amstel Gold Race (apirilak 16), Flèche Wallonne (apirilak 19), Lieja-Bastogne-Lieja (apirilak 23), Italiako Giroa (maiatzak 6-28), Emakumeen Itzulia (maiatzak 12, 13 eta 14), Critérium Dauphiné (ekainak 4-11), Suitzako Tourra (ekainak 11-21), Frantziako Tourra (uztailak 1-23), Donostiako Klasika (uztailak 29), Getxoko Sari Nagusia (uztailak 30), Poloniako Tourra (uztailak 29-abuztuak 4) eta Burgosko Itzulia (abuztuak 15-19).
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa