14:38

Txirrindularitza

Strade Bianche 2023

Strade Bianche 2023: profila, ibilbidea eta parte-hartzaileak

EITB MEDIA

Larunbatean, hilaren 4an, UCI WorldTeam eta UCI Women’s WorldTeam mailetako taldeak 2023ko Strade Bianche lasterketan izango dira, Toscanan. Pello Bilbao, Alex Aranburu, Jonathan Lastra eta Ane Santesteban irteeran izango dira.

  • Irudia: Strade Bianche.

    Irudia: Strade Bianche.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

UCI WorldTeam eta UCI Women's WorldTeam mailetako taldeak, alegia, txirrindularitzako mailarik goreneko taldeak, 2023ko Strade Bianche lasterketan izango dira larunbatean, hilak 4. Proba Toscanan egingo dute, eta Siena hirian izango ditu irteera eta helmuga. Strade Bianchek ibilaldi gorabeheratsua du, azken igoeran % 16rainoko aldapak gainditu beharko dituzte, eta, horrez gain, zenbait legar zati igaro beharko dituzte; izan ere, zati horiek markatzen dute, nolabait, Italiako proba hori.

Gizonezkoen lasterketak 184 kilometroko ibilbidea du, eta asfaltatu gabeko 11 zatitan egingo dituzte horietako 63. Zortzi zati emakumezkoen lasterketako ibilbidean ere izango dira; proba horretan, guztira, 30 kilometro baino gehiago dira legar gainean. Emakumezkoen probak 136 kilometro izango ditu, eta, zortzi legar zati horiez gain, bi probetako parte-hartzaileek azken kilometroak ere partekatuko dituzte; izan ere, amaierako aldapa emakumezkoek eta gizonezkoek igo beharko dute.

Strade Biancheko antolatzaileek baieztatu dutenez, Pello Bilbao (Bahrain Victorious), Alex Aranburu (Movistar) eta Jonathan Lastra (Cofidis) euskal txirrindulariak bertan arituko dira, eta Ane Santesteban Jayco taldeko buru izango da, emakumezkoetan. Gainera, Italiako lasterketan garaipena lortu duten hainbat txirrindulari ere arituko dira: Mathieu Van der Poel (Alpecin-Deceuninck), Julian Alaphilippe (Soudal Quick-Step), Tiesj Benoot (Jumbo), Zdenek Stybar (Jayco) eta Michal Kwiatkowski (INEOS), hain zuzen. Halaber, Thomas Pidcock (INEOS), Matej Mohoric (Bahrain Victorious), Peter Sagan (TotalEnergies), AlbertoBettiol (EF Educación-EasyPost) eta Tim Wellens (UAE Emirates) ere parte-hartzaileen zerrendan daude.

Lote Kopeckyk eta Tadej Pogacarrek irabazi zuten Strade Bianche 2022an.

STRADE BIANCHE 2023KO PROFILAK

Emakumezkoen lasterketa

Proba osoa

Irudia: Strade Bianche.

Irudia: Strade Bianche.

Azken kilometroak

Irudia: Strade Bianche.

Irudia: Strade Bianche.

Gizonezkoen lasterketa

Proba osoa

Irudia: Strade Bianche.

Irudia: Strade Bianche.

Azken kilometroak

Irudia: Strade Bianche.

Irudia: Strade Bianche.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:50 - 12:15 ''HELMUGA'' saioa
    22 Zuzenean 12:20 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena