18:48

Txirrindularitza

2023ko Almeriako Klasikoa

Moschetti, nagusi Almeriako Klasikoan

A. B. E. | EITB Media

Matteo Moschetti Italiarrak irabazi du 2023ko Almeriako Klasikoa esprintean De Lie eta Meeus mendean hartuta. Luis Angel Matek (Euskaltel-Euskadi) mendiko saria bereganatu du, eta Eugenio Sanchez bitarteko esprintetan nagusitu da.

  • Matteo Moschetti

    Matteo Moschetti, Almeriako Klasikoko irabazlea. Argazkia: @Clasica_Almeria

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Matteo Moschettik (Q.36.5 Pro Cycling Team) irabazi du 2023ko Almeriako Klasikoa. Lasterketa igande honetan, otsailaren 12an, jokatu da eta txirrindulariek Puebla de Vicar eta Roquetas de Mar arteko 190,3 kilometroko ibilbideari egin diote aurre.

Moschetti esprintean nagusitu da Arnaud De Lie (Lotto Dstiny) eta Jordi Meeus (Bora-hansgrohe) mendean hartuta. Azken bi hauek bigarren eta hirugarren izan dira hurrenez hurren.

Eguneko ihesaldian egon dira Luis Angel Mate (Euskaltel-Euskadi), Eugenio Sanchez (Kern Pharma) eta Sander De Pestel (Flanders-Baloise). Lasterketako 12. kilometroan egin dute ihes tropeletik, eta zazpi minuturainoko abantaila izan dute; hala ere, tropelak hirukotea harrapatu du helmugarako 56 kilometro falta zirenean.

Azkenean, esprintean erabaki da lasterketa, eta azken metroetan Moschetti izan da onena. Bestalde, Luis Angel Matek mendiko saria bereganatu du, eta Eugenio Sanchez bitarteko esprintetan nagusitu da.

Sailkapena:

1 - MOSCHETTI Matteo (Q36.5) 4:43:16

2 - DE LIE Arnaud (Lotto) d. b.

3 - MEEUS Jordi (BORA) d. b.

4 - KRISTOFF Alexander (Uno) d. b.

5- NIZZOLO Giacomo (Israel) d. b.

6 - WALSCHEID Max (Cofidis) d. b.

7 - GAVIRIA Fernando (Movistar) d. b.

8 - TESSON Jason (TotalEnergies) d. b.

9 - PENHOËT Paul (Groupama) d. b.

10 - MOLANO Juan Sebastián (UAE) d. b.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena