Txirrindularitza
Murtzia
I. G. | EITB MEDIA
Turner sendo mantendu da eta bere momentuaren zain geratu da 4:25:08ko denborarekin irabazteko. Gorka Izagirre gipuzkoarra (Movistar Team) hamargarren postuan geratu da.
Ben Turner. Argazkia: Ineos Grenadiers
Albisteak (4)
Ben Turner (Ineos Grenadiers) txirrindulari britainiarrak irabazi du Murtziako Eskualdeko Itzuliko 43. edizioa, larunbat honetan lehiatu dena San Javier eta Cartagena artean.
Txirrindulari gazteak Torres Parkeko helmugan irabazi du, Cartagenan, Simon Clarke australiarrari esprintean irabazita.
Turner sendo mantendu da eta bere momentuaren zain geratu da 4:25:08ko denborarekin irabazteko.
Haren atzetik Clarke (Israel Premier Tech), bigarren, eta Jordi Meeus (Bora Hansgrohe), hirugarren, helmugaratu dira.
Euriak eta haizeak eguna baldintzatu dute eta probaren ibilbidea aldatu dute, segurtasun arrazoiengatik 183,5 kilometrora laburtuz. Halaber, Collado Bermejo-Cima Marco Pantani mendatearen igoera kendu da, kategoria bereziko mendatea.
Erritmo frenetikoan joanda, talde nagusia buruan jarri da, baina txirrindulariak pixkanaka galduz, eroriko batzuk tartean, eta lasterketariek posizioak hartu dituzte Torres parkera igotzeko. Hor, indartsuena Bent Turner izan da.
Gorka Izagirre gipuzkoarra hamargarren postuan helmugaratu da.
SAILKAPENA
1 - TURNER Ben (ineos) 4:22:10
2 - CLARKE Simon (Israel) d. b.
3 - MEEUS Jordi (BORA) d. b.
4 - MADOUAS Valentin (Groupama) d. b.
5 - TRENTIN Matteo (UAE) d. b.
6 - WELLENS Tim (UAE) d. b.
7 - EENKHOORN Pascal (Lotto) d. b.
8 - VLIEGEN Loïc (Intermarché) d. b.
9 - MENTEN Milan (Lotto) d. b.
10 - IZAGIRRE Gorka (Movistar) d. b.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa