Txirrindularitza
JAEN PARAISO INTERIOR KLASIKOA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Proba otsailaren 13an jokatuko da, eta guztira 17 talde arituko dira bertan, Euskaltel-Euskadi, Kern Pharma eta Caja Rural euskal taldeak tartean.
Tadej Pogacar. Argazkia: EFE
Tadej Pogacar esloveniarra UAE Team Emirates taldeko zerrendaburua izango da otsailaren 13an, Jaen Paraiso Interior klasikoaren bigarren edizioan. 2020 eta 2021eko Tourreko irabazleak bertan abiatuko du aurten bere denboraldia.
Pogacar Jaengo klasikoan lehiatuko da, Ubeda eta Baeza inguruko olibondo sailetan barrena. Lasterketak, lehen edizioan irekitako bideari jarraituta (lur gaineko zatiekin eta aldapekin), zeresan handia emango du.
"Esloveniarrak talde indartsua gidatuko du, Tim Wellens belgikarra (Jaen Paraiso Interior klasikoaren lehen edizioko bigarren sailkatua) ez ezik, Alessando Covi italiarra eta Marc Hirschi suitzarra ere arituko baitira bertan garaipenaren bila", antolatzaileek euren webean iragarri dutenez.
Jaen Paraiso Interior klasikoan, 9 herrialde eta 3 kontinentetako 17 taldek hartuko dute parte aurten. UAE Team Emiratesekin batera, UCI WorldTeam mailako beste sei talde egongo dira: Astana Kazakhstan, Movistar, Arkea-Samsic, Cofidis, Intermarche-Circus-Wanty eta Ineos Grenadiers.
UCI ProTeam mailako hamar taldek (Burgos BH, Caja Rural-Seguros RGA, Kern Pharma, Euskaltel-Euskadi, Human Powered Health, Q36.5 Pro Cycling, Flanders-Baloise, Israel-PremierTech eta Lotto-Dstny) eta UCI Kontinental mailako batek (Electro Hiper Europa) osatuko dute parte-hartzaileen zerrenda.
PROBAREN PROFILA:
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa