Txirrindularitza
UCI WorldTour
EITB Media
Marius Mayrhoferrek esprintean bereganatu du garaipena, Page eta Clarke mendean hartuta.
Mayrhofer, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Marius Mayrhoferrek (DSM) irabazi du Cadel Evans Great Ocean lasterketa igande honetan, urtarrilaren 29an. UCI WorldTourreko proba hau Geelongen hasi eta bukatu da, eta 174,3 kilometroko ibilbidea izan du.
Esprintean erabaki da irabazlea, eta azken metroetan Mayrhofer izan da onena. Hugo Page (Intermarche-Circus-Wanty) izan da bigarren eta Simon Clarke (Israel-Premier Tech) hirugarren.
Helmugara iristeko 200 metro falta zirenean erorikoa izan da, eta lurrera joan dira Dries Devenyns, Dorian Godon eta Ethan Hayter txirrindulariak. Michael Matthews eta Caleb Ewan australiarrek erorikoa saihestu dute, baina garaipena lortzeko aukera gabe geratu dira. Matthews laugarren izan da, eta Ewanek seigarren postuan gurutzatu du helmuga.
Sailkapena:
1 - MAYRHOFER Marius (DSM) 4:15:11
2 - PAGE Hugo (Intermarche) d. b.
3 -CLARKE Simon (Israel) d. b.
4-MATTHEWS Michael (Jayco) d. b.
5 - STRONG Corbin (Israel) d. b.
6 - EWAN Caleb (UniSA) d. b.
7 - SMITH Dion (Intermarche) d. b.
8 - HIRSCHI Marc (UAE) d. b.
9 - BENNETT George (UAE) d. b.
10 - QUINN Sean (EF Education) d. b.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa